62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

777/2024 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, kargutik kentzen duena María Pilar Baztán Iriarte andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Bulegoko burua (lanpostuak 8649 zenbakia du plantilla organikoan).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario María Pilar Baztán Iriarte andrea izendatu zen, sei urterako, Enpresen Bulegoko buru, garai hartan Garapen Ekonomikorako Departamentua zen horretan aritzeko. Lanpostu hori 8649 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 4269/2023 Ebazpenaren bidez bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Haren bidez ere, lanpostu huts bat esleitu zitzaion María Pilar Baztán Iriarte andreari, zehazki 6168 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, 2024ko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrenbestez, 2024ko urtarrilaren 31 da azken eguna lehen aipatutako bulegoko burutzan.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Pilar Baztán Iriarte andrea, Garapen Ekonomikorako Enpresen Bulegoko burua (plantilla organikoan 8649 zenbakia duen lanpostua). Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko urtarrilaren 31 izanen da.

2. Ebazpen hau igortzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403939