62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

759/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Natalia Zarranz Oreste andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko burua. Lanpostu horrek 8109 zenbakia dauka plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Natalia Zarranz Oreste andrea izendatu zen, sei urterako, Eskubide Sozialetako Departamentuko Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko buru. Lanpostu hori 8109 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Natalia Zarranz Oreste andreak, 2024ko otsailaren 16an aurkeztutako eskabidearen bidez, uko egin dio aipatu burutzari.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Natalia Zarranz Oreste andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko burua. Lanpostu horrek 8109 zenbakia dauka plantilla organikoan. 2024ko martxoaren 17a izanen du azken lan eguna burutza horretan.

2. Aditzera ematea ezen Natalia Zarranz Oreste andreak gizarte langilearen lanpostura itzuli beharko duela 2024ko martxoaren 18an; lanpostu hori, 6318 zenbakikoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dago.

3. Ebazpen hau igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Justizia Zuzendaritza Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403938