62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1595/2024 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Oihane Calderón Callejas andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoko buru, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mendeko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikirik.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Oihane Calderón Callejas andrea izendatzea, bitarte baterako, Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoko buru, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mendeko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikirik. Izendapenak 2024ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalera, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2403869