61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroaren zatietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluaren arabera, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat da sarrera-proba bat gainditzea; 52. artikuluaren arabera, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzen ahal dira, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzetako erdi eta goi mailetan sartzen ahal dira, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera-proba bat gainditzen dutenak.

Bestalde, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak 46. artikuluan xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek sarrera-proben deialdia egin behar dute urtero, eta Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroak eskaini beharko dizkiete sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonei.

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa garatuz, Lanbide Heziketaren sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako sarbidea arautzen du, eta baldintza gisa ezartzen du sarrera-proba bat gainditu behar dela, erdi mailakoa edo goi mailakoa, hurrenez hurren, edo Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, hurrenez hurren. Sarrera-proba eta sarrera-ikastaro horiek helduentzako oinarrizko konpetentziak egiaztatzeko prozeduraren erregelamendu-garapenaren arabera antolatu beharko dira.

Era berean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duenak, erdi mailako eta goi mailako zikloetarako sarbidea arautzen du sarrera-proba gainditzen dutenentzat, eta aukera ematen die hezkuntza-administrazioei sarrera-probak prestatzeko ikastaroak ezartzeko. Era berean, aipatutako Lege Organikoa garatuz, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duenak, erdi mailako eta goi mailako zikloetara arautzen du sarrera-proba gainditzen dutenentzat, eta aukera ematen die hezkuntza-administrazioei sarrera-probak prestatzeko ikastaroak ezartzeko.

Sarrera-proben deialdia urtero egiten da, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen horren ataletako batek zikloetara sartzeko probetan egon daitezkeen salbuespenak aipatzen ditu, eta salbuespen horiek ebazpen honetan zehazten dira.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 87/2021 Ebazpenaren bidez arautzen da zer ezaugarri duten erdi mailako eta goi mailako zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroek antolamendu aldetik. Ikastaro hori hiru esparrutan antolatu da erdi mailan, erdi mailako zikloetara sartzeko proba antolatzen den moduan; goi mailan, aldiz, bi zatitan, goi mailako zikloetara sartzeko proba antolatzen den moduan.

Zikloetako sarrera-proben eta sarrera-ikastaroen salbuespenak estatuko Lanbide Heziketako sistemaren egungo arau-esparrura egokitzeko, beharrezkoa da inguruabar horiek guztiak eguneratzea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari eta Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoari jarraituz.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du ebazpen bat eman dadin salbuespenak ezartzeko erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroen zatietarako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Salbuespenak ezartzea erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroen zatietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ebazpen honen 1. eranskinetik 3.era bitartean xedatutakoari jarraituz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; orobat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura, Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Ikastetxeetako Informazio Sistemen Garapenaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

1. ERANSKINA.–SALBUESPENAK ERDI MAILAKO ZIKLOETAKO SARRERA-PROBAREN ETA SARRERA-IKASTAROAREN ESPARRUETARAKO ETA SALBUESPENAK GOI MAILAKO ZIKLOETAKO SARRERA-PROBAREN ETA SARRERA-IKASTAROEN ZATIETARAKO

1.–Salbuespenak, erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera-ikastaroaren esparruetarako.

Salbuespen hauek ezartzen dira erdi mailako zikloetako sarrera-proben eta sarrera-ikastaroaren esparruetarako, eta dokumentazio honekin egiaztatzen dira:

–Komunikazioaren esparrutik salbuestea:

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazioaren esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gainditua izatea komunikazioaren esparrua, Nafarroan, erdi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiri bat edukitzea

Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, DBHko graduatu titulua lortu gabe

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Lanbide Lantegi bat, 2014-2015 ikasturtetik aurrera (hori barne)

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

–Gizarte esparrutik salbuestea:

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gainditua izatea gizarte esparrua, Nafarroan, erdi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, DBHko graduatu titulua lortu gabe

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Lanbide Lantegi bat, 2014-2015 ikasturtetik aurrera (hori barne)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

–Esparru zientifiko-teknologikotik salbuestea:

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Lanbide Hastapeneko Programa bat gainditua izatea, lanbide lantegien edo lanbide hastapenaren modalitatean

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gainditua izatea esparru zientifiko-teknologikoa, Nafarroan, erdi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian alta emanik egondako aldiak jasota

Langile boluntarioak edo bekadunak:

Laguntza zer entitatetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea

Profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia

Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiri bat edukitzea

Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, DBHko graduatu titulua lortu gabe

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Lanbide Lantegi bat, 2014-2015 ikasturtetik aurrera (hori barne)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

2.–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako salbuespenak.

Honako hauek dira goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako salbuespenak eta hori egiaztatzen duten agiriak:

ZATI KOMUNA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza Zientziak

–Arteak

Gainditua izatea aipatutako proba modalitateetako edozeinen zati komuna 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Gainditua izatea zati komuna, Nafarroan, goi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza Zientziak

–Arteak

Gainditua izatea goi mailako Arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba, Nafarroan, 2008. urtetik aurrera (hori barne)

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza Zientziak

–Arteak

Gaindituak izatea 3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak

3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gaindituak izatea 3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak

3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza Zientziak

–Arteak

Gainditua izatea kasuan kasuko modalitateko probaren berariazko zatia 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gainditua izatea berariazko zatia, Nafarroan, goi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza Zientziak

Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza Zientziak

Kirol teknikariaren titulu bat izatea

Kirol teknikariaren tituluaren fotokopia

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Teknikari laguntzaileen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa

Lan administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Gutxienez bi urteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea, ebazpen honetako 3. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, gauzatutako jarduera eta noiz aritu den jarduera horretan

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria

Langile boluntarioak edo bekadunak:

Laguntza zer entitatetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza

2. ERANSKINA.–TEKNIKARI LAGUNTZAILE TITULUEN ARLOAK (I. LH)

Probako berariazko zatirako salbuespena

TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN TITULUEN ARLOAK

PROBA MODALITATE HONETAN ESKA DAITEKE BERARIAZKO ZATITIK SALBUESTEA

Administrazioa eta Merkataritza arloa

Gizarte Zientziak

Nekazaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte Grafikoak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Giza Zientziak

Arteak

Automobilgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Eraikuntza eta Obrak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Arteak

Irudia eta Soinua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Zurgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Metalgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Meatzaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Moda eta Jantzigintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Ile-apainketa eta Estetika arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Larrugintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Kimika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Ehungintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Beira eta Zeramika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte Aplikatuak eta Lanbide Artistikoak

Arteak

3. ERANSKINA.–LAN ESPERIENTZIA ETA BOLUNTARIOTZAKOA - PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK

Probako berariazko zatirako salbuespena

MODALITATE HONETAKO BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN LANBIDE ARLOA.
LAN ESPERIENTZIAREN/BOLUNTARIOTZAREN SEKTORE PROFESIONALA

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

OSASUN ZIENTZIAK

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZARTE ZIENTZIAK

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZA ZIENTZIAK

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Arte Grafikoak

"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik Laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Ostalaritza eta Turismoa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

ARTEAK

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Iragarkiaren kodea: F2403469