61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ebazten baita tokiko irrati digital bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa (haren deialdia Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez egin zen).

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren apirilaren 30eko 107/2019 eta maiatzaren 6ko 110/2019 epaiek, zeinak eman baitziren Federación de Asociaciones Culturales Radiotelevisión Adventista España elkarteak eta Logondi Comunicación SL merkataritza sozietateak sustatutako errekurtsoak ebazteko, Foru Administrazioa kondenatu zuten irrati difusio soinudun eta digital bidez ikus-entzunezko zerbitzuak emateko lizentzien lehiaketa publikoaren deialdia egitera.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia. Oinarri arautzaileetan akats bat atzemanda, deialdia zuzendu zen otsailaren 6ko 8/2020 Foru Aginduaren bidez.

Geroago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 124/2020 Foru Aginduaren bitartez, sei hilabetez luzatu zen lehiaketa hori ebazteko epea.

Deialdiaren oinarrietan aurreikusitako Balorazio Mahaia 2020ko azaroaren 23an hasi zen lanean, eta ordutik zazpi balorazio bilera egin ditu. Azkena 2024ko otsailaren 5ean. Hiru urtez baino gehiagoz lan egin ondoren, mahaiaren osaera hiru aldiz aldatu da, hainbat arrazoirengatik, honako hauen bidez: maiatzaren 27ko 106/2022 eta maiatzaren 5eko 114E/2023 foru aginduak, biak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarenak; eta irailaren 21eko 181E/2023 Foru Agindua, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena (hark baitu 2023-2027 legegintzaldi berrian ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloko eskumena).

2024ko otsailaren 12an, Balorazio Mahaiko lehendakariak eta idazkariak lehiaketa ebazteko azken proposamena igorri zuten, lizentzien emakidarako proposatutako interesdunek aurkeztutako dokumentazio administratiboa egiaztatu ondoren.

Funtsean, proposamenak aztertutako eskaeren zerrenda eta horien puntuazioa jasotzen zituen, emisio-blokeen eta barruti hauekin:

–Iruñeko barrutia (CL01NA eta CL02NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 80

IRUÑEKO KOMUNIKABIDEAK SA

78,80

SOCIEDAD ESPAÑOLA DE RADIODIFUSIÓN SLU

73,35

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

69,85

ATICA ELKARTEA

64,30

DIOS LOS CRÍA KULTUR ELKARTEA

63,10

EUSKO MEDIA SL

58,10

JESUS MARTIN MORO (OROTARIKO IRRATIA)

57,60

ABIAN MEDIA SL

57,60

FM NERVIÓN SA

28,90

NUEVA ESPERANZA ELKARTEA

28,50

PAUSU MEDIA ELKARTEA

28,40

JESUS MARTIN MORO (MUSIKA IRRATIA)

24,30

AGRUPACIÓN RADIOFÓNICA SA

8,35

–Tuterako barrutia (CL03NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 70

SOCIEDAD ESPAÑOLA DE RADIODIFUSIÓN SLU

63,35

JESÚS MARTÍN MORO

48,30

DIOS LOS CRÍA KULTUR ELKARTEA

48,10

ABIAN MEDIA SL

47,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

29,93

COMUNICACIONES DEL EBRO EN PRENSA Y RADIO SL

28,60

AGRUPACIÓN RADIOFÓNICA SA

8,45

–Lizarrako barrutia (CL04NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 80

SOCIEDAD ESPAÑOLA DE RADIODIFUSIÓN SLU

78,35

JESÚS MARTÍN MORO

58,30

ABIAN MEDIA SL

57,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

29,93

MARJAI VISIÓN Y TECH SL

28,60

AGRUPACIÓN RADIOFÓNICA SA

8,45

–Altsasuko barrutia (CL05NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 90

ABIAN MEDIA SL

67,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUA SL

41,43

MARJAI VISIÓN Y TECH SL

28,30

–Baztango barrutia (CL06NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 90

ABIAN MEDIA SL

67,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

41,43

–Lesakako barrutia (CL07NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 90

ABIAN MEDIA SL

67,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

41,43

ASOCIACIÓN PAUSU MEDIA

28,40

–Larraungo barrutia (CL08NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 90

ABIAN MEDIA SL

67,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

41,43

–Izabako barrutia (CL09NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 80

MARJAI VISIÓN Y TECH SL

28,30

–Tafallako barrutia (CL10NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 80

SOCIEDAD ESPAÑOLA DE RADIODIFUSIÓN SLU

78,35

ABIAN MEDIA SL

57,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

29,93

MARJAI VISIÓN Y TECH SL

28,30

AGRUPACIÓN RADIOFÓNICA SA

8,45

–Zangozako barrutia (CL11NA).

ESKATZAILEA

PUNTUAK, OSOTARA: 80

ABIAN MEDIA SL

57,60

EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK SL

29,93

MARJAI VISIÓN Y TECH SL

28,30

Puntuazio horiei jarraituz, mahaiak eskaintza hauek hautatu zituen lizentziak emateko proposatzeko, eta oinarrien 21. oinarrian ezarritako dokumentazio administratiboa eskatu zien:

–CL01NA blokea: Iruñeko Komunikabideak SA; Sociedad Española de Radiodifusión SLU; Euskal Irrati Zerbitzuak SL; Atica elkartea; "Dios los Cría" kultur elkartea eta Eusko Media SL.

–CL02NA blokea: Jesús Martín Moro (orotariko irratia) eta Abian Media SL.

–CL03NA blokea: Sociedad Española de Radiodifusión SLU; Jesús Martín Moro; "Dios los Cría" kultur elkartea eta Abian Media SL.

–CL04NA blokea: Sociedad Española de Radiodifusión SLU; Jesús Martín Moro eta Abian Media SL.

–CL05NA blokea: Abian Media SL eta Euskal Irrati Zerbitzuak SL.

–CL06NA blokea: Abian Media SL eta Euskal Irrati Zerbitzuak SL.

–CL07NA blokea: Abian Media SL eta Euskal Irrati Zerbitzuak SL.

–CL08NA blokea: Abian Media SL eta Euskal Irrati Zerbitzuak SL.

–CL10NA blokea: Sociedad Española de Radiodifusión SLU eta Abian Media SL.

–CL11NA blokea: Abian Media SL.

Adierazi behar da Iruñeko Komunikabideak SA merkataritza-enpresak eta "Dios los cría" kultur elkarteak ez ziotela erantzun Balorazio Mahaiaren dokumentazio-errekerimenduari, eta, beraz, haien proposamenak lizentzien emakidatik kanpo gelditu dira.

Bestalde, Sociedad Española de Radiodifusión SL enpresak, zer lizentziatarako lortu zuen behar adinako puntuazioa, horiei uko egiteko idazki bat aurkeztu zuen.

Gainerako entitateek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Balorazio Mahaiak lehiaketa ebazteko proposamena igorri zuen, eta Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiak izapidetu du, lizentziak emateko.

Espedientean ebazpena bermatzen duen txosten juridikoa dago, baita Balorazio Mahaiak egindako lanaren dokumentazio guztia ere. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Eusko Media SLri lizentzia bat ematea Iruñeko barrutirako (CL01NA). Horretarako baldintza izanen da, 12 hilabeteko epean, lehiaketa hau ebatzi eta biharamunetik hasita, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztea, balioa izanen duena lizentziaren lurralde-eremuan.

2. Jesús Martín Moro jaunari lizentzia ematea Iruñeko barrutirako (CL01NA), lizentzia bat Tuterako barrutirako (CL03NA) eta lizentzia bat Lizarrako barrutirako (CL04NA).

3. ATICA elkarteari lizentzia bat ematea Iruñeko barrutirako (CL01NA).

4. Euskal Irrati Zerbitzuak SLri lizentzia hauek ematea: CL01NA blokeko lizentzia bat Iruñeko barrutirako; CL05NA blokeko lizentzia bat Altsasuko barrutirako; CL06NA blokeko lizentzia bat Baztango barrutirako; CL07NA blokeko lizentzia bat Lesakako barrutirako; eta CL08NA blokeko lizentzia bat Larraungo barrutirako.

5. Abian Media SLri honako lizentzia hauek ematea: CL01NA blokeko lizentzia bat Iruñeko barrutirako; CL03NA blokeko lizentzia bat Tuterako barrutirako; CL04NA blokeko lizentzia bat Lizarrako barrutirako; CL05NA blokeko lizentzia bat Altsasuko barrutirako; CL06NA blokeko lizentzia bat Baztango barrutirako; CL07NA blokeko lizentzia bat Lesakako barrutirako; CL08NA blokeko lizentzia bat Larraungo barrutirako; CL10NA blokeko lizentzia bat Tafallako barrutirako; eta CL11NA blokeko lizentzia bat Zangozako barrutirako.

6. Lizentzien titularrak behartuta daude ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera. Eskabidean hartutako konpromisoak bete beharko dituzte, bai eta aurkeztu dituzten eta oinarrien arabera baloratu diren eskaintzen edukia eta zerbitzua emateko betebeharrak eta baldintzak ere. Horietatik, funtsezkoak dira lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrien 7.1 apartatuan adierazitakoak (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren oinarriak).

7. Iruñeko barrutiko CL01NA eta CL02NA blokeetarako honako hauek aurkeztutako lizentzia eskaerak ezestea: FM Nervión SA, Nueva Esperanza elkartea, Pausu Media elkartea, Jesús Martín Moro (musika irratirako) eta Agrupación Radiofónica SA; Tuterako barrutiko CL03NA blokerako honako hauek aurkeztutako lizentzia eskaerak ezestea: Euskal Irrati Zerbitzuak SA, Comunicaciones del Ebro en Prensa y Radio SL eta Sociedad Radiofónica SA; Lizarrako barrutiko CL04NA blokerako honako hauek aurkeztutako lizentzia eskaerak ezestea: Euskal Irrati Zerbitzuak SL, Marjai Visión y Tech SL eta Agrupación Radiofónica SA; Altsasuko barrutiko CL05NA blokerako honako honek aurkeztutako lizentzia eskaera ezestea: Marjai Visión y Tech SL; Lesakako barrutiko CL07NA blokerako honako honek aurkeztutako lizentzia eskaera ezestea: Asociación Pausu Media; Izabako barrutiko CL09NA blokerako honako honek aurkeztutako lizentzia eskaera ezestea: Marjai Visión y Tech SL; Tafallako barrutiko CL10NA blokerako honako hauek aurkeztutako lizentzia eskaerak ezestea: Euskal Irrati Zerbitzuak SL, Marjai Visión y Tech SL eta Agrupación Radiofónica SA; eta Zangozako barrutiko CL11NA blokerako honako hauek aurkeztutako lizentzia eskaerak ezestea: Euskal Irrati Zerbitzuak SL eta Marjai Visión y Tech SL.

8. Eman gabe uztea, 20. oinarriko azken aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat, honako bloke hauek: Iruñeko barrutiko CL02NA blokea, CL01NA blokean bildu baitira hiri horretarako eman diren lizentzia guztiak; Izabako barrutiko CL09NA blokea, aurkeztutako eskaera bakar batek ez duelako lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa; eta Orbaizetako barrutiko CL12NA blokea, eskabiderik erregistratu ez delako.

9. Eman gabe uztea, 20. oinarriko azken paragrafoan ezarritakoarekin bat, honako lizentzia hauek: lizentzia bat Iruñeko barrutiko CL01NA blokean; 4 lizentzia Tuterako barrutiko CL03NA blokean; 4 lizentzia Lizarrako barrutiko CL04NA blokean; 4 lizentzia Altsasuko barrutiko CL05NA blokean; 4 lizentzia Baztango barrutiko CL06NA blokean; 4 lizentzia Lesakako barrutiko CL07NA blokean; 4 lizentzia Larrungo barrutiko CL08NA blokean; 5 lizentzia Tafallako barrutiko CL10NA blokean; eta 5 lizentzia Zangozako barrutiko CL11NA blokean.

10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita deialdiaren izapideari dagokion fitxan ere, nafarroa.eus helbidean.

11. Foru agindu hau jakinaraztea lehiaketan interesdun diren pertsona fisiko eta juridikoei, eta igortzea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira, Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Irrati Espektroa Planifikatu eta Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusira eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

12. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2403350