61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

53C/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Berriobeitiko Suministros Uribo SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Berriobeitiko Suministros Uribo SL enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31101952012021), erregistro honetan 2024ko otsailaren 12an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko urtarrileko 8an izenpetu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

BERRIOBEITIKO SUMINISTROS URIBO SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATAK BERRIKUSTEKO NEGOZIAZIO BATZORDEAREN BILERAREN AKTA

Berriobeitin, 2024ko otsailaren 8an.

BILDURIK:

Enpresaren izenean, Aitor Uriarte Arana jauna.

Langileen legezko ordezkarien izenean, Francisco Javier Aguirre Flores Del Redal jauna.

ADIERAZTEN DUTE:

2023ko ekainaren 26an sinatutako akordioa aplikatuz,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Aitor Uriarte Arana enpresaren ordezkariak eta Francisco Javier Aguirre Flores Del Redal langileen legezko ordezkariak onetsi dute 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera Suministros Uribo SLren hitzarmen kolektiboan 2024rako itundutako igoera aplikatzea. Hitzarmen hori Regcom-en erregistratu zen, 2023ko ekainaren 12an.

Bigarrena.–Suministros Uribo SL enpresaren 2024ko hitzarmeneko soldata taulei Nafarroako 2023ko KPIaren portzentajearen igoera aplikatuko zaie, hau da, %2,9.

Hirugarrena.–Erabaki honen testua Nafarroako lan agintaritzara igortzea, erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Laugarrena.–Joaquín Indurain Berrade jaunari baimena ematen zaio akordioaren erregistroa elektronikoki izapidetzeko, bai eta izapidetu beharreko edozein zuzenketa egiteko ere.

ERANSKINA.–2024KO SOLDATA TAULAK

OINARRIZKO
SOLDATA (2023)

IGOERA

OINARRIZKO
SOLDATA (2024)

Lehenengoa

Ingeniariak eta lizentziadunak

2297,50

%2,9

2364,13

Laguntzaile teknikoak

2000,33

%2,9

2058,34

Praktikanteak

1898,79

%2,9

1953,85

Bigarrena

Kudeatzailea edo zuzendari komertziala

2282,91

%2,9

2349,11

Pertsonaleko, salmenten eta erosketen burua

2215,19

%2,9

2279,43

Sukurtsaleko burua

2215,19

%2,9

2279,43

Arduradun orokorra

2215,19

%2,9

2279,43

Establezimenduko arduraduna, saltzailea, eroslea

2055,09

%2,9

2114,69

Biltegiko burua

2055,09

%2,9

2114,69

Taldeko burua

2055,09

%2,9

2114,69

Ataleko burua

1945,32

%2,9

2001,73

Komertziala

1844,13

%2,9

1897,61

Salatzailea

1732,65

%2,9

1782,90

Laguntzailea

1343,67

%2,9

1382,64

Hirugarren taldea

Administrari burua

2215,19

%2,9

2279,43

Administrazio ataleko burua

2055,09

%2,9

2114,69

Administraria

1844,13

%2,9

1897,61

Kontularia

1899,64

%2,9

1954,73

Administrari laguntzailea, 25 urtetik gorakoa

1561,31

%2,9

1606,59

Administrari laguntzailea, 25 urtetik beherakoa

1404,88

%2,9

1445,62

Laugarren taldea

Marrazkilariak

2110,92

%2,9

2172,14

Erakusleiho-apaintzaileak

1786,69

%2,9

1838,50

Zerbitzu teknikoetako burua

1945,32

%2,9

2001,73

Lehen mailako ofiziala

1844,13

%2,9

1897,61

Bigarren mailako ofizioko profesionalak

1562,86

%2,9

1608,18

Laguntzailea

1454,35

%2,9

1496,53

Morroi espezializatua

1562,86

%2,9

1608,18

Morroia

1486,40

%2,9

1529,51

Telefonista

1440,46

%2,9

1482,23

Ontziratzailea edo paketatzailea

1452,16

%2,9

1494,27

Moztailea

1732,65

%2,9

1782,90

Ordezkarien sinadura:

Enpresaren izenean, Aitor Uriarte Arana jauna.

Langileen izenean, Francisco Javier Aguirre Flores Del Redal jauna.

Iragarkiaren kodea: F2403598