61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Bertan behera uztea honako argitalpen hau: "Aldaketa, honako honetan: ordenantza, tasak eta eskubideak arautzen dituena, animaliak bide publikotik hartzeko, zaintzeko eta animalien babeserako eskualdeko zentroa erabiltzeko. Behin betiko onespena"

Bertan behera uzten da, ondorio guztietarako, akats baten ondorioz 2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an, L2403406 kodearekin argitaratutako iragarkia. Iragarkiak hizpide zuen ordenantza baten aldaketa bat behin betiko onestea, eta ordenantza horrek, hain zuzen ere, tasak eta eskubideak arautzen zituen animaliak bide publikotik hartzeko, zaintzeko eta animalien babeserako eskualdeko zentroa erabiltzeko.

Iruñean, 2024ko martxoaren 15ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2404522