61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2024ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko azaroaren 24an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, besteak erabaki batzuen artean, aldaketa egitea ordenantza fiskal hauetan: ordenantza fiskala, Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena; eta ordenantza fiskala, hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

Erabaki hori 2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean erakundearen Idazkaritzan, eta inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betiko onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2024ko otsailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

ORDENANTZA FISKALA, JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO 2024KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeen ahalmenak –hain zuzen ere, toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak– eta haiekin bat.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua.

Ordenantza honen xede diren tasek oinarri dituzte edateko uraren hornidura zerbitzua eta uren saneamendu zerbitzua, bai eta horiekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak ere.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, 2/95 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

3. artikulua.

Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta kontzejuen mugarteko lurralde guztian aplikatuko da ordenantza hau, baldin eta Uraren ziklo integralaren kudeaketaren eskumenak Mankomunitateari eskualdatu badizkiote.

Aipatutako lur eremuez gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Mankomunitateak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.

IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA

4. artikulua.

Honako hauek ekartzen dute zerga-egitatea, tasa bakoitzerako:

a) Eskura izatea edateko uraren hornidura zerbitzua eta mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehalakoan hantxe izateko aukera.

b) Saneamenduaren zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Mankomunitatearen saneamendu sarearen bitartez.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hondakin urak husteko zenbat hargune dauden, beste hainbeste zerga-egitate sortuko dira.

c) Mankomunitateak edateko ematen duen ura erabili eta eskura izatea. Tasa hau aldatzen ahal da, uraren erabileren edo xedeen arabera.

Tasa horrek errekargu berezien ezarpena ekartzen ahalko du:

c-1) Gainpresio edo bulkada errekargua.

Errekargu hori aplikatuko zaie hornidura zerbitzua egonkortasunez, erregulartasunez eta presio egokiarekin emateko instalazio publikoetan ponpa gehigarriak behar dituzten erabiltzaileei, haien finkak ur-biltegi erregulatzailea baino kota altuagoan daudelako edo harekiko altuera ez delako nahikoa presio egokia bermatu ahal izateko.

d) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan sarrera ematea. Egitura honen barnean sartzen dira kontratu eragiketa guztiak, administratiboak zein materialak, ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko halako leku edo esparru bati; aurretik, instalazio egokiak eduki behar ditu horrek, eskatutako emaria emateko. Honelako aldaerak izaten ahal dira:

d-1) Mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.

d-2) Epe zehatz baterako eskatutako hornidura.

d-3) Noizean behin eta puntualki eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).

e) Hornidurako baldintzen aldaketa. Egitate honen barnean sartzen dira lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu eragiketa guztiak, administratiboak zein materialak. Honelako aldaerak izaten ahal dira:

e-1) Eskatutako emariaren aldaketa. Ondorioz, neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa jarriko da edo alderantziz.

e-2) Horniduraren titulartasunaren aldaketa, doako eskualdaketengatik, edo jabekidetza edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik.

e-3) Horniduraren titulartasunaren aldaketa, erabiltzailearen erregelamenduan aurreikusitako edozein arrazoirengatik, aurreko apartatuan adierazten ez bada ere.

f) Edateko uraren eta saneamenduko uraren zerbitzurako hargunea edo lotunea egitea.

Eskatzailearen kontura izanen da hargunea egitea eta haren kostua. Mankomunitateak ematen duen zerbitzua, tasa honen zerga-egitatea sortzen duena, hauxe izanen da: hargunea egiteko gainbegiratze teknikoa, eta etxebizitzek eta lokalek zerbitzua izateko Mankomunitateak inbertsio orokorretan egin beharreko konpentsazioa.

g) Hondatutako kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura. Horren barrenean daude erabiltzailearena den kontagailu hondatua jaso, konpondu eta berriz jartzeko egin beharreko jarduketak.

h) Erabiltzaileak eskatutako ikuskatze lanak. Horren barrenean daude Mankomunitateak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskatze lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuen irakurketak, ustez oker egindakoak eta gisako jarduketak, ikuskatu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezainbat arrazoirik izan ikuskatze lana eskatzeko.

i) Mantentze-lanetako taldeek edo administrazio edo obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:

i-1) Joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.

i-2) Interesdunaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedez.

i-3) Interesdunak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Mankomunitatearekiko betebeharrak ez betetzeagatik.

j) Ikuskatze lanak egiten direnean egiaztatzeko ea betetzen diren zerbitzuaren erregelamenduan eta ordenantza teknikoetan ezarritako arauak, horiek urratzen direnean.

k) Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izatea eta mantentzea, hau da, instalazio horien bitartez ur hornidura berehala izateko aukera:

k-1) Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea.

k-2) Eskuragarritasun etengabea.

l) Uraren egiazko kontsumoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarearen bitartez.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, bai eta bestelako entitateek ere, izaera juridikorik ez izan arren, baldin zergapegarria izaten ahal den unitate ekonomiko edo ondare bereizia osatzen badute, eta jasotzen badituzte ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak edo haiek ukituak gertatzen badira.

1. Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) Abonu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea, a), b), c) eta i-3) apartatuetan ezarritako tasetarako.

b) Zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa d), e), f), g), h), i-1) eta i-2), k-1), k-2) eta l) apartatuetan ezarritako tasetarako.

c) Arau-haustea egin edo horren onura ateratzen duen pertsona natural edo juridikoak izanen du ordaindu beharra j) apartatuak aipatzen dituen jarduketetarako.

2. 2/95 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz, zerbitzuaren xedeko finka edo higiezinaren jabea da zergadunaren ordezkoa. Jabeak, hala badagokio, kuotak onuradunari jasanarazten ahalko dizkio.

Arrazoi bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIA

6. artikulua.

Testu honen 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) Testu honen 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: edateko uraren hodietan paratutako kontagailuaren diametroa.

b) Testu honen 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidura badu, edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa izanen da zerga-oinarria.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hargune bakoitzari bereiz aplikatuko zaio zerga-oinarria.

c) Testu honen 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez.

Aitzinetik aipatu zenbatespena ezin bada egin ez dagoelako daturik estrapolaziorako, metro kubiko kontsumituak kalkulatuko dira arlo horretan indarrean dagoen legediak ezarritako prozeduren bidez.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako:

d-1) Behin betiko altaren kuota, jarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa.

d-2) Behin-behineko altaren kuota.

Behin-behineko kuota, lau hilean behingoa.

d-3) Kuota bakarra altagatik eta aldi bategatik (hazbetearen ¾-ko hodia izanen da hargunearen muga).

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako:

e-1) Kontagailuaren aldaketa.

Dagokion altaren kuota dela-eta, horren zenbatekoa osatzeko behar den aldea.

e-2) Behar diren lanen kostua.

e-3) Zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: etxebizitza edo lokal bakoitza hornidura edo saneamendu zerbitzuari lotzeko kuota, baldin banaka erabili edo aprobetxatzeko modukoa bada.

g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

i) 4. artikuluaren i) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

k) 4. artikuluaren k) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: instalazioak erabiltzeko eskatzen den denbora-tartea, eta eskatutako "kontagailu ibiltarien" kopurua.

l) 4. artikuluaren l) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada, interesdunarekin ados jarrita zenbatetsi direnak.

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

7. artikulua.

7.1.–Tasa bakoitzari dagokion tributu kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie aurreko artikuluan agertzen diren zerga-oinarriei:

a) 6. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EUROAK LAUHILEKOAN

13 mm-raino

11,02

20 mm

28,70

25 mm

41,72

30 mm

68,12

40 mm

121,20

50 mm

189,38

65 mm

317,10

80 mm

484,90

100 mm

757,74

125 mm

1.182,42

150 mm

1.417,68

1.–Kontuan izan gabe ura zertarako erabiltzen den, salbu eta suteen zerbitzua bada, halakoetan tarifa izanen baita kontagailuaren neurriari edo, kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokion tarifaren %10, baldin eta 49 milimetro baino txikiagoa bada, handiagoa izanez gero tarifa orokorraren %20 izanen baita.

b) 6. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EUROAK LAUHILEKOAN

13 mm-raino

9,80

20 mm

23,20

25 mm

36,24

30 mm

52,20

40 mm

92,80

50 mm

144,98

65 mm

245,02

80 mm

371,16

100 mm

579,94

125 mm

724,62

150 mm

869,54

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, zerga-egitateen kopuruaz biderkatuko da halakoentzako tarifa.

c) 6. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

–A-1 tarifa: hornidura kontratatuak etxeko kontuetan erabiltzeko, bai eta udaletan eta kontzejuetan ere, udaletxeetan eta Udalaren gainerako zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan:

  • 1-75 metro kubikoko kontsumoa lauhilekoan: 0,3716/metro kubiko.
  • 75etik gora kontsumitzen diren metro kubikoak, lauhilekoan: 0,4831/metro kubiko.

–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan sartzen dira industriak, bulegoak, langelak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, landa-etxolak, militarren instalazioak, hornidurak obretarako, haztegietarako, bizigarritasun zedularik ez duten eraikinak, eta, oro har, beste tarifa batean zehaztu gabeko jarduera edo erabilerak: 0,5753 kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

Hornidurak kontratatu badira aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako eta bizigarritasun zedularik ez duten eraikinetarako, honako tarifa hau aplikatuko da, lauhilekoan 75etik gora kontsumitutako metro kubikoetarako: 0,7479/m³.

–A-3 tarifa: hornidura kontratatuak udal eta kontzejuek erabiltzeko udal erabilera publikoko kirol instalazioetan: 0,25 kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

–A-4 tarifa: ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,5753 metro kubiko bakoitzeko.

–A-5 tarifa: udal eta kontzejuek iturri publikoetan eta apainketa publikorako ureztatze lanetan erabiltzeko: 0,25 metro kubiko bakoitzeko.

–A-6 tarifa: ur ihesei dagozkien kontsumoak: 0, 2335 metro kubiko bakoitzeko.

–A-7 tarifa: Mankomunitatetik kanpoko udal eta kontzejuei zuzenean egindako hornidurak: 0,3369 metro kubiko bakoitzeko.

–Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

Ikusten bada instalazio partikular batean badela ur-ihes bat, kontagailuak erregistratu duena, eta ez bada izan interesdunaren axolagabekeria larriagatik edo nahita egina, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

Ihesa 100 m³-tik gorakoa eta 300 m³-tik beherakoa bada, eta normalean kontsumitzen den uraren %50etik gorako gehikuntza badakar, ur-ihestzat jotzen diren metro kubikoei aplikatu beharreko saneamendu-kanonaren tarifa izanen da Nafarroako hondakin-uren saneamenduari buruzko Foru Legeak saneamendu-sare publikoetara konektatu gabeko erabiltzaileentzat ezartzen duena, hain zuzen, erakunde eskudunen beharrezko administrazio-baimenak dituzten erabiltzaileen kasuetarako ezarritakoa.

Ur-ihesa 300 m³-tik gorakoa bada, eta ohiko ur kontsumoa %50etik gora handitzea badakar, A-6 tarifa aplikatuz tarifatuko dira 300etik gora galtzen diren metro kubikoak. Ur-ihestzat jotzen diren metro kubiko guztiei aplikatu beharreko saneamendu-kanonaren tarifa aurreko paragrafoan ezarritakoa izanen da.

–Gainpresio edo bulkada errekargua: 0,1650/metro kubiko, aplikatu beharreko edozein tarifatarako.

d) 6. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko altaren tasa sortuko baitu:

d-1):

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

BEHIN BETIKO ALTAREN KUOTA

13 mm-raino

73,36

20 mm-raino

123,20

25 mm-raino

164,28

30 mm-raino

218,80

40 mm-raino

344,62

50 mm-raino

523,64

65 mm-raino

934,08

80 mm-raino

1.374,70

100 mm-raino

2.091,16

125 mm-raino

3.204,40

Zerbitzuaren xede bakarra suteetarako zerbitzua egitea denean, %50 beheitituko da tarifa, oro har ezarritakoaren aldean.

d-2):

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

BEHIN BEHINEKO ALTAREN KUOTA

50 mm-raino

52,38

125 mm-raino

100,84

Lauhilekoan, behin-behinekoen kuota 38,52 izanen da, kontagailu mota guztietarako.

d-3):

Etxean erabiltzeko, kuota bakarra 32,86 izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 7,93 aste bakoitzeko; bestela, kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Industrian erabiltzeko, kuota bakarra 32,86 izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 37,39 aste bakoitzeko; bestela, kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Hargune bakarra eskatzen bada zenbait onuradunentzat, tasa bakarra sortuko da: 32,86 haientzat guztientzat. Kontsumo tasa haietako bakoitzari aplikatuko zaio.

e) 6. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, horniduraren baldintzen aldaketaren tasa sortuko baitu:

e-1) Kuota finkoa: 81,58.

Aurreko zenbatekoari kuota aldakor bat gehituko zaio, behin betiko altaren kuoten artean dagoen aldearen arabera (kontagailu zaharrari eta kontagailu berriari dagozkien kuoten artean, alegia), baldin eta alde hori positiboa bada.

e-2) Tarifaren prezioa 0,0 izanen da.

e-3) Zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 22,98 izanen da.

f) 6. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

f-1) Hargune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 145,28.

f-2) Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):

–Etxebizitza blokea:

1) Eraikina lotzeagatik, banaketa sareari lotzeko baimena ematen denean, etxebizitza bakoitzeko: 162,64.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 40,66.

Sustapena eta eraikuntza baldin badira etxebizitza edo negozio-lokal bakarrerako, f-2 tarifa bakarra izanen da: 203,30.

f-3) Negozio-lokal bakoitzaren lotune bakoitza: 203,30.

g) 6. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, erabiltzailearen kontagailuak konpontzeko tasa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ZENBATEKOA

50 mm-raino

71,74

125 mm-raino

267,88

h) 6. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, tasa sortuko baitu alferrikako ikuskatze lana egiten denean erabiltzailearen eskariz: egiaztatu behar den kontagailu motaren arabera, honako tarifa aplikatuko da:

KALIBREA

TARIFA

20 mm-raino

89,66

25 mm-tik 40 mm-ra

124,86

50 m-tik 65 mm-ra

160,06

65 mm-tik gora

220,00

Kontagailuaren irakurketak berrikusten badira, tarifa 0 izanen da.

i) 6. artikuluaren i) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, joan-etorrien tasa sortuko baitu: jarduketa horietan guztietan 32,86 kobratuko da joan-etorri bakoitzeko.

j) Ur zerbitzuaren gaineko erregelamenduan ezarritako zehapenak aplikatuko dira, oro har.

k) 6. artikuluaren k) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izan eta mantentzeko tasa sorraraziko baitu, "kontagailu ibiltarien" bitartez:

k-1) Hornidura modu puntualean eskura izatea, 5 egun natural baino aldi laburragorako: 33,96/kontagailu.

k-2) Eskuragarritasun etengabea:

121,20 lauhilekoan. Eskaera egiten badute Mankomunitatearen barneko toki-erakundeek, horien enpresa publikoek edo toki-erakunde horiek kudeatzen dituzten zerbitzuak emakidan dituzten enpresa publikoek, tarifa hau aplikatuko da: 33,96 urtean.

Tarifa horiek aplikatzen zaizkio pertsona berak altan emaniko "kontagailu ibiltarietako" bakoitzari. Abonatuen zerbitzuak ez badu erabiltzaileen eskura jartzen kontagailu ibiltarien eskaeren kudeaketa, edo zerbitzua ez bada eskura jartzen kontagailu mota horren bidez, hirugarren xedapen iragankorra aplikatuko da.

l) 6. artikuluaren l) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, sute-ahoen sarearen bidezko ur-kontsumoaren kuota sortuko baitu: A-4 tarifa aplikatuko zaio, erabilera publikoa denean izan ezik; kasu horretan, A-5 tarifa aplikatuko da.

7.2.–Tarifa berezia, premia ekonomiko berezian dauden zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

Uraren ziklo integralaren zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifen guztizko kuota (artikulu honetan jasotzen diren tarifak), orokorrean aplikatu behar den kuotaren %50 izanen da, erabiltzaileak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuak emandako errenta bermatuaren onuraduna, edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duena edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko gizarte ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela errenta bermatuaren onuradun izateko ezartzen diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeke edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dira tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopuruan, guztira, Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino gehiagoko beste diru-sarrera gehigarri batzuk jasotzen dituztenak, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia-unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko errenta bermatua arautzen duen 15/2016 Foru Legean ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere, tarifa berezi horren onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo, bestela, haren ezkontidea edo erregistratuko bikotekidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea, Mankomunitateak ezarritako ereduaren arabera.

2. a) edo b) eta d) apartatuetan ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan ezarritako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea betetzen diren egoera berezi horretarako eskaturiko baldintzak, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta frogagiriak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTAK

8. artikulua.

Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean, legeek aldi bakoitzean ezartzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, horiek xedatzen duten eran eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA.–FIDANTZAK

10. artikulua.

Mankomunitateak ordenantza honen 4. artikuluaren d) edo e) apartatuetan definitzen diren zerbitzuetako bat egiten duenean, fidantza galdatuko dio zerbitzua eskatzen duenari. Fidantza izanen da aurre egiteko Mankomunitatearekin dituen zerga betebeharrei, halakorik sortu badu zerbitzuan baja eman aurreko aldian.

Dagokion tasa ordainarazten den unean eta agirian berean galdatuko da fidantza hori.

Kontagailuaren kalibrearen araberakoa izanen da fidantzaren zenbatekoa, taula honi jarraikiz:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

FIDANTZA

13 mm-raino

salbuetsia

50 mm

65,00

125 mm

240,00

4. artikuluaren e-1 apartatuan jasotako kasuak izanez gero, dagokion aldea galdatuko da fidantzan. Denbora zehatz baterako hornidurak izanez gero, sei hilabete bitarte, fidantzaren zenbatekoa beti 100 izanen da.

X. KAPITULUA.–SALBUESPENAK

11. artikulua.

Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen edo hobari bakarrak.

XI. KAPITULUA.–KUDEAKETA ARAUAK

12. artikulua.

Kontrakoa frogatu ezean, ezarrita eta abian dagoen kontagailu sail guztia Mankomunitatearena dela usteko da.

Sute-ahoen sare publikoaren eskuragarritasun puntuala nahiz iraunkorra gauzatu beharko da zerbitzu hori eskatzen duenari Mankomunitateak eskura jartzen dizkion neurketa-ekipoen bidez ("kontagailu ibiltariak"). Eskatzaile bakoitzari gehienez lau unitate emanen zaizkio.

Aurreko paragrafoan ezarritako kasuan izan ezik, kontagailuak enpresa hornitzaileko langileek instalatuko dituzte, eta haren jabetzakoak izanen dira, salbu eta kontratuaren titularrak kontagailu propioa instalatu nahi duela adierazten badu; kasu horretan, administrazio eskudunak homologatu beharko du. Zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da erabiltzailea, kontagailuaren gainean duen jabetza eskubidea frogatzeko.

13. artikulua.

Finka baterako hornidura eta saneamendu zerbitzuak batera kontratatuta dauzkaten erabiltzaileei tarifa bakarrean biltzen ahalko zaizkie bi kontzeptuak, ordainagiria errazte aldera. Horren ondoriozko tarifa izanen da 7. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako kuota finkoen batura.

XII. KAPITULUA.–TASEN SORTZAPENA

14. artikulua.

1.–4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira urte natural bakoitzeko lehen egunean eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu eta zerbitzua jasotzen hasi edo uzten den kasuetan, horrelakoetan kuota hainbanatu eginen baita.

2.–4. artikuluaren c) eta l) apartatuetan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unetik sortuko dira.

3.–4. artikuluaren d), e), f) eta k) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unetik.

4.–4. artikuluaren g), h), i) eta j) apartatuetan ezarritako tasen kasuan, zerbitzua egiten den unean sortuko dira.

XIII. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

15. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.–4. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan ezarritako tasak, lauhilekoetan ordainaraziko dira; salbu eta, abonatuaren kontsumoa edo arrisku egoera dela-eta, enpresak uste badu horrek bihilekoetan ordaindu behar duela, eta hala izanen da, betiere, urtean 1.000 m³ baino gehiago kontsumituko dituela kalkulatzen denean. a) eta b) apartatuetan aipatzen diren tasak aldez aurretik ordainduko dira.

2.–4. artikuluaren d), e), f), g), h) eta i) apartatuetan ezarritako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

Aitzinekoa ukatu gabe ere, ez da ordainaraziko d), e), f), g) eta h) apartatuetan ezarritako tasa, Mankomunitateak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua enpresa hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.

3.–k) eta l) apartatuetan ezarritako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira, eta eskatutako une edo aldi bakoitzean egindako kontsumoaren likidazioa egin ondoan.

Mankomunitateak deusezta ditzake, eta ez ordainarazi, ordenantza honetan ezarritako tasak, baldin likidaziotik ateratzen den zenbatekoa hain txikia bada, non ez baita errentagarria hura biltzea. Horren ondorioetarako, erreferentzia baliotzat ezartzen da printzipala 3koa izatea.

XIV. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

16. artikulua.

1.–Ordenantza honen 4. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan ezarritako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan xedatutakoarekin.

2.–Ordenantza honen 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Lauhileko bakoitzari dagozkionak, urteko lauhileko natural bakoitzeko 1. egunean.

3.–Ordenantza honen 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Urteko lauhileko natural bakoitzean zehar sortzen direnak: urteko hurrengo lauhileko naturaleko lehenengo egunean.

–15.2 artikuluak ukitutako abonatuentzat: urteko bihileko natural bakoitzeko lehenengo egunean.

4.–Artikulu honen 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoa gorabehera, eta borondatezko epean errekargurik gabe ordaindu ahal izateko 30 egun balioduneko epea bermatze aldera –horretarako eskubidea baitute subjektu pasiboek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 88. artikuluaren arabera–, d), e), f), g), i), k) eta l) apartatuetan ezarritako tasen ondoriozko tributu-zorrak jakinarazi eginen zaizkio zerbitzuaren eskatzaileari, tasaren likidazioa jasoko duen agiri baten bidez.

Hortik aitzina, ordenantza honetan bildutako "jakinarazpenik gabeko" tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

4. artikuluaren d), e), f) eta j) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eskatzen den unean eginen da jakinarazpena.

4. artikuluaren g), h), i), k) eta l) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eman ondotik eginen da jakinarazpena.

6.–Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko apartatuan adierazitako epea ukatu gabe ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren d), e) eta f) apartatuetan jasotako tasen ondoriozko tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, lege horren 89. artikuluan aurreikusitako moduan kitatu beharko ditu, Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete ezean, ez da emanen eskatutako zerbitzua.

17. artikulua.

Aurreko artikuluan xedatuari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik guztiz ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean guztiz ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, salbu Mankomunitateak baimena ematen badu haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

18. artikulua.

Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Kreditu txartelaren bidez ere ordaintzen ahalko da.

XV. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

19. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaz gainera, aplikatuko dira Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.–Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honetan jasotako tasak kudeatzea, Jurramendiko Mankomunitateak horretarako eskuordetza emanik.

Bigarrena.–Jurramendiko Mankomunitateak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera subrogatzen dituen kontratuetan, dagokion udalerria atxikitzeagatik, eta azken hamar urteetan egoera bera gertatu den kasu guztietan, ez dira aplikatuko, hornidura eta saneamenduko kuota finkoen likidazioari dagokienez, ordenantza fiskal honetan 20 mm arteko kontagailuentzat ezarritako tarifak, baldin eta abonatuak subrogazioaren egunean 15 mm-ko kontagailua lehendik ezarria badu. Halako kasuetan,13 mm-ra bitarteko diametroa duten kontagailuentzako tarifak aplikatuko dira, harik eta kalibrearen murrizketa egitea enpresarentzat teknikoki bideragarria izan arte edo abonatuak hornidura baldintzak aldatzeko eskatu arte.

Hirugarrena.–Sute-ahoen sarea eskuragarritasuna ez bada gauzatzen "kontagailu ibiltari" baten edo batzuen eskaeraren bidez, dela abonatuen zerbitzuari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, dela erabiltzaileari egozten ahal zaizkionengatik, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

–Lauhilekoko kuota: 679,80.

–Urteko kuota. 1586,20.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza hau indarrean jartzen denetik indargabetu egiten dira, eta inolako baliorik eta ondoriorik gabe uzten, maila bereko edo apalagoko xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, ordenantzaren aurkakoak badira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, ondorio juridiko guztiak dituela, eta une horretatik aurrera hasiko da aplikatzen. Hurrengo ekitaldietarako indarrean jarraituko du, berariaz aldatu edo indargabetu arte.

ORDENANTZA FISKALA, 2024AN HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO EZABATZEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezartzen da Nafarroako toki-erakundeei emaniko ahalmenak babes harturik –hain zuzen, aplikatzekoa zaien araudi fiskalak toki-erakundeei ematen dizkien ahalmenak– eta haiekin bat.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua.

Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10.c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Jurramendiko Mankomunitateak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoari eskuordetu dio udal jatorriko hiri hondakinak tratatu, balioztatu eta beharrezkoa bada ezabatzeko udal eskumena, eta, beraz, Partzuergoak ekitaldi bakoitzerako onesten dituen tasak aplikatuko dira haren lurralde eremuan.

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

3. artikulua.

Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzua baliatzen badute, horretarako eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barnean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA

4. artikulua.

Zerga-egitatea ekarriko du ordenantza honen xedeko zerbitzuak edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak. Ondotik aipatzen dira zerbitzu eta jarduera horiek, eta beren tasak sortzen dituzte:

1.–Arriskutsuak ez diren etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik:

a) Etxeak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritza.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

j) Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin.

k) Kutxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

l) Hondakindegi kontrolatura botatzea tamaina handiko hondakinak eta, oro har, nahitaezko bilketaren xede ezin izan daitezkeen hondakinak.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsu batzuk ere sartzen dira, gisa berekoak badira.

2.–Borondatezko zerbitzu hauek egitea:

a) Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOA

5. artikulua.

1.–Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadun gisa, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egin edo horien eskura jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zergaduna ordezten duten subjektu pasiboak hauek dira: titular gisa agertzen direnak udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean. Subjektu pasiboek kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

2.–Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIA

6. artikulua.

4. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da zerga-oinarria, tarifa aplikatzeko, dagokion zuzenketa-indizearekin:

–1-A zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen higiezin-unitatea.

–1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zerga-egitateetarako: establezimendu unitatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta duen jarduera, edo martxan dabilena, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada. Establezimendu unitatea badagoela iritziko zaio katastroko unitatea dagoenean.

–1-H, J, K zerga-egitateetarako: edukiontzien kopurua, haien edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

–1.L zerga-egitaterako: botatako elementuen pisua.

–4.2.a) artikuluko zerga-egitaterako: bilketaren maiztasuna, joan-etorria eta bildutakoaren bolumena

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

7. artikulua.

7.1.–Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasak eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira; horiek ordenantzaren beraren parte dira, hain zuzen.

7.2.–Tarifa berezia, premia ekonomiko berezian dauden zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

Ordenantza honi lotutako zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifen guztizko kuota izanen da orokorrean aplikatu behar den kuotaren %50, erabiltzaileak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuak emandako errenta bermatuaren onuraduna, edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duena edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko gizarte ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela errenta bermatuaren onuradun izateko ezartzen diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeke edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dira tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopuruan, guztira, Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino gehiagoko beste diru-sarrera gehigarri batzuk jasotzen dituztenak, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia-unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa, eskatzailearekiko. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko errenta bermatua arautzen duen 15/2016 Foru Legean ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere, tarifa berezi horren onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo, bestela, haren ezkontidea edo erregistratuko bikotekidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea, Mankomunitateak ezarritako ereduaren arabera.

2. a) edo b) eta d) apartatuetan ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Horren ondorioetarako, Mankomunitateak eskatzaileari eska diezaioke aurreko urteko PFEZaren gaineko aitorpena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), nahiz eta araudi fiskalak horretara ez behartu.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan ezarritako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea betetzen diren egoera berezi horretarako eskaturiko baldintzak, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta frogagiriak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTA

8. artikulua.

Tasa bakoitzari dagokion zerga-kuota kalkulatzeko, zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatuko zaizkio, eta erabilera bakoitzerako zehaztutako kuotaren zati finkoa gehituko zaio.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu gainditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean, legeek aldi bakoitzean ezartzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, horiek xedatzen duten eran eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

10. artikulua.

1.–Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

2.–Bidezkoa izanen da ateratzen den tarifaren %50eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala edukiontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

X. KAPITULUA.–SORTZAPENA

11. artikulua.

1.–4.1 artikuluan ezarritako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehenetik sortuko dira, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatzen den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita, eta kuota hainbanatuko.

2.–Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua egiten denean edo egiten denetik sortuko dira.

XI. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

12. artikulua.

Ordenantza honetan araututako tasak ordainaraziko dira honako arau hauei jarraikiz:

1.–4.1 artikuluan ezarritako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urtero sortuko badira ere, zatika ordainaraziko dira lauhileko edo bihileko natural bakoitzaren hasieran. Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna dela-eta sortu diren tasak hilero ordaintzen ahalko dira.

2.–Sortzen diren unean ordainaraziko dira borondatezko zerbitzuengatiko tasak.

XII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

13. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2.–4.1 artikuluan ezarritako tasek (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) sortzen dituzten tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira ordaindu behar diren lauhileko naturaleko aurreneko hilabetearen lehenengo egunean. Egun horretatik aurrera, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3.–Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako aurreikusitako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

14. artikulua.

Aurreko artikuluan xedatuari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik guztiz ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean guztiz ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, salbu Mankomunitateak baimena ematen badu haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

15. artikulua.

Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuetan edo, helbideratuta izan arren, edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu zaizkien kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota hark kobratzeko gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

16. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko arau eta erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Jurramendiko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak horretarako eskuordetza emanik.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, ondorio juridiko guztiak izanen ditu, eta une horretatik aurrera hasiko da aplikatzen. Hurrengo ekitaldietan indarrean jarraituko du, berariaz aldatu edo indargabetu arte.

TARIFEN ERANSKINA

Tarifak, 4. artikuluko zerga-egitateei dagozkienak (euro/n.u.).

JARDUERA

TARIFA
FINKOA

(eurotan)

TARIFA ALDAKORRA

KOEFIZIENTEA ENPLEGATU EDO EGOILIAR BAKOITZEKO

GEHIENEKO KUOTA

(eurotan)

a) ETXEKOA

Etxekoa: etxebizitzak

48,30

Horien parekoak:

Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 150 m³ ur bitarte kontsumitzen dutenak).

Askaldegiak, txokoak eta antzeko lokalak, etxebizitzari erantsita ez badaude.

Landetxeak, lau gela bitartekoak; aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutenak.

b) PROFESIONALAK

b.1)

Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako langelak, etxebizitzetarako erabilerarekin bateratzen direnean.

Salgaien errepideko garraioa.

31,62


%30

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 82.86)


765,06

b.2)

Gestoriak.

Agentziak.

Kabineteak.

Notariotzak.

Erregistroak.

Bankuak.

Ile-apaindegiak eta estetika zentroak.

Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak

Beste lanbide liberal batzuetarako lokalak.

Norberaren produktuarentzako hotz kamerak.

Akademiak, haurtzaindegiak eta prestakuntza zentroak, 200 m² bitarte.

Beilatokiak.


43,92

b.3)

Iturgintza eta elektrizitate arloko instalatzaileak, pintoreak, zurginak, sarrailagileak. hotz- eta bero-sistemen instalatzaileak, muntaketa metalikoetan edo egituren muntaketan diharduten profesionalak, makinen edo etxetresna elektrikoen konponketa, eskaiolistak, igeltseroak eta jendea hartzeko establezimendurik ez duten gainerako profesionalak ("gremioak").


75,36

c) MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA JATETXEAK

c.1)

Liburutegiak.

Farmaziak.

Opari dendak.

Olio-errotak eta upategiak.

Litxarreria dendak.

Bitxi dendak, erloju dendak.

Tabako dendak.

Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

Autoak konpontzeko eta garbitzeko lantegiak.

Gasolindegiak.

Artisautza lantegiak.

Kristaldegiak.

Aroztegiak.

Marmoldegiak.

Zurgindegiak.

Elektrizitate dendak.

Edari biltegiak.

5 gelatik 8 gelara bitarteko hostalak eta ostatu-etxeak.

Karabana aparkalekuak.

Bost gelatik zortzi gelara bitarteko landetxeak, jatetxerik gabeak.

Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak


114,42


%30

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 165,60)


765,06

c.2)

Zapata-dendak eta jantzi-dendak.

Burdindegiak.

Drogeriak.

Ordezko piezen dendak.

Ostatu-etxeak eta aterpetxeak.

Komentuak.

Zortzi gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxerik gabeak.

Jatetxerik gabeko aterpetxeak.

Zortzi gela baino gehiagoko hostalak eta ostatu-etxeak.

Mertzeriak.

Inprimategiak.

Fruta eta barazki biltegiak.

Etxetresna elektrikoen dendak eta kirol dendak.

Altzari dendak.

Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

Harategiak.

Okindegiak eta gozo dendak eta horietatik eratorritakoen dendak, prestalekurik gabeak.

Bazarrak.


197,16


%30

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 248.40)


765,06

c.3)

Arrandegiak.

Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

Gozo dendak eta okindegiak, prestalekua dutenak.

Kontserba lantegiak.

362,70

%50

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 413.94)

949,80

c.4)

Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak.

(Bakar-bakarrik 150 m²-tik gorako establezimenduak).

362,70

%50

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 413.94)

4.748,82

c.5)

Jatetxeak.

4 gela baino gehiagoko landetxeak, hostalak eta ostatu-etxeak, jatetxea dutenak.

Aterpetxeak, jantokia/jatetxea dutenak.

445,56

%50

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 495.36)

1.943,40

c.6)

Hotelak, kanpinak.


445,56


%50

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 495.36)


9.921,36

c.7)

Ostatuak, kafetegiak, klub sozialak, elkarte gastronomikoak (urtean 150 m³ ur baino gehiago kontsumitzen dutenak), dantzalekuak, ostatua duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak, kanpoko langileak dituztenean jendeari zerbitzatzeko.

343,02

%50

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 394.20)

1.206,00

d) ZERBITZU PUBLIKOAK

Udaletxea, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak, erlijio edo gizarte etxeak, kultua edo eguneroko jarduera dutenak.

43,92

%100

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 82.86)

730,30

e) IKASTETXEAK ETA PRESTAKUNTZA ZENTROAK

Ikastetxeak, haurtzaindegiak, kirol-instalazioak, akademiak, 200 m² baino gehiagokoak. Jantokia badute, aurreko guztizko tarifari %2 gehituko zaio egoiliar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 2.199,55 izanen da.

197,16

%10

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 248,40)

1.266,36

f) OSASUN ZENTROAK

f.1)

Ospitaleak, klinikak, anbulatorioak eta zentro medikoak, bi fakultatibo baino gehiago badituzte.


197,16

%10

Langile bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 248.40)

11.028,24

f.2)

Ospitaleak, klinikak, anbulatorioak eta zentro medikoak, gehienez bi fakultatibo ari badira.

Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak.


43,92

g) BESTE BATZUK

Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.

421,86

%10

Egoiliar bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 472.86)

11.028,24

Tratamenduaren tarifak Carcarko instalazioan.

PREZIOA
EURO/TONA

Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak.

10,00

Bakarrik plastikozko ontziz osatutako hondakinak.

Bakarrik metalez osatutako hondakinak.

Bakarrik beirazko ontziz osatutako hondakinak.

10,00

10,00

10,00

Materia organikozko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak.

31,00

Zur hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak:

–Xehaturik:

–Xehatu gabe:


7,00

36,00

Zur hondakinak, aurrekoak ez direnak:

–Xehaturik:

–Xehatu gabe:

30,00

50,00

Balorizatu ezin diren hondakinak, heterogeneoak direnak eta pareka daitezkeenak biodegradagarriak ez diren etxeko hondakinekin:

–Paketaturik:

–Paketatu gabe:


70,00

97,00

Balorizatu ezin den hondakina, homogeneoa dena eta beste ezaugarri berezirik ez duena:

–Paketaturik:

–Paketatu gabe:

Hondakin biodegradagarriak dituzten edozein motatako hondakinak, bota baino lehen egonkortu behar direnak

55,00

70,00

99,00

Lohi onargarriak, egonkortu gabeak.

50,00

Landare-lurrak edo antzekoak.

4,00

Nekazaritzako plastikozko hondakinak.

25,00

Tamaina handiko hondakinak (altzariak eta etxetresna elektrikoak).

-

Betiere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.) Ez da hondakin arriskutsurik onartuko.

2.) Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun ehunekoa dela-eta, ezin badira erabili hondakinak tratatzeko instalazioko makinetan.

3.) Hondakinak botatzen diren aldiro, gutxieneko prezioa 4,00 izanen da.

4.) Hondakinak Lizarrako transferentziagunean uztea:

–Gehienez ere 1 m³ onartuko da.

–Gehienez ere 300 kg obra-hondakin onartuko dira.

BILKETA:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkotzailearekin. (Emandako denboraren arabera).

77,00 euro orduko

Instalazioan hondakinak deskargatzeko zerbitzua.

77,00 euro orduko

Etxeko animalia hilak.

132 euro bakoitza

Hondakinak garbiguneetan:

1.–Etxeko hondakinak (doan).

2.–Merkataritzakoak eta industriakoak (hiri-hondakinekin pareka daitezkeenak):

Borondatezko harreraren mende egonen dira, haien jatorriaren, bolumenaren eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera.

Doan

Helmugan
zehaztu
beharreko prezioa

–Gai geldoen hondakindegian eta transferentziagunean bota nahi izanez gero, aitzinetik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu.

Carcarko instalazioan hondakinak onartuko dira bertako ingurumen baimen integratuan ezarritako mugei jarraituz.

TARIFEI LEHENTASUNEZ APLIKATZEKO XEDAPENAK

–Hiri-hondakinak sortzen dituen unitate batek tasa bat baino gehiago badu (halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena), bakar-bakarrik aplikatuko zaio aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B, C, E, F eta G tarifetan jasotako jardueretan, hondakinak batezbestekoa baino franko gehiago direnean –eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada–, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.

–Lau hilabetetik beherako "denboraldian" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

–Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

–Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.

–c-7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beherako udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa txikiena aplikatuko zaie.

–Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.

–c-3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beherako herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.

–Merkataritzako eta zerbitzuetako jardueretan bidezkoa izanen da ezarritako tasaren %50eko murrizketa, zerbitzua etxeko hondakinen bilketari baizik ez dagokionean, subjektu pasiboak merkataritzako hondakinen bilketa kudeatzaile baimendu batekin kontratatua duelako.

3.–Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa.

a) Hiri-lurzoruko instalazioak:

BILKETAK ASTEAN

1 BILKETA

(eurotan)

2 BILKETA

(eurotan)

3 BILKETA

(eurotan)

4 BILKETA

(eurotan)

5 BILKETA

(eurotan)

6 BILKETA

(eurotan)

1 edukiontzi

640,08

1.280,16

1.920,24

2.560,80

3.201,00

3.840,00

2 edukiontzi

1.087,80

2.175,60

3.267,24

4.354,92

5.442,84

6.530,64

3 edukiontzi

1.409,76

2.815,68

4.221,48

5.630,88

7.041,12

8.446,92

4 edukiontzi

1.790,76

3.577,44

5.368,20

7.158,84

8.954,04

10.740,36

5 edukiontzi

2.171,64

4.347,24

6.514,92

8.686,68

10.862,52

13.029,48

6 edukiontzi

2.560,44

5.116,92

7.673,28

10.233,24

12.789,72

15.350,52

6 baino gehiago

(euroak, edukiontzi bakoitzeko)

428,04

860,04

1.233,12

1.602,72

1.971.24

2.336,40

b) Hiri-lurzorutik urrun dauden instalazioak (lurzoru sakabanatua):

BILKETAK ASTEAN

1 BILKETA

(eurotan)

2 BILKETA

(eurotan)

3 BILKETA

(eurotan)

4 BILKETA

(eurotan)

5 BILKETA

(eurotan)

6 BILKETA

(eurotan)

1 edukiontzi

702,96

1.401,96

2.108,76

2.807,76

3.510,72

4.209,72

2 edukiontzi

1.189,92

2.387,64

3.577.44

4.775,28

5.965,08

7.158,96

3 edukiontzi

1.543,32

3.082,68

4.626,00

6.169,32

7.712,64

9.252,00

4 edukiontzi

1.963,50

3.927,00

5.882,64

7.846,20

9.809,64

11.773,20

5 edukiontzi

2.387,64

4.775,28

7.158,96

9.546,48

11.934,12

14.321,76

6 edukiontzi

2.807,76

5.615,64

8.419,44

11.227,32

14.031,12

16.839,00

6 baino gehiago

(euroak, edukiontzi bakoitzeko)

467,28

922,80

1.319,52

1.720,08

2.116,68

2.509,32

Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da.

Emandako zerbitzuak hilabete baino gutxiago irauten badu, 132ko errekargua izanen du, edukiontziak paratu eta kentzeko kostuak konpentsatzeko.

Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.

–Hondakin organikoak edo hondakin sanitarioak sortzen dituzten jardueretan (2. taldean edo antzekoetan), nahitaezkoa izanen da zenbait frakzio erabiltzea. Horregatik edukiontzi gehiago paratu behar badira, %100eko hobaria eginen da materia organikoaren edo hondakin sanitarioen lehen edukiontziarengatik.

–Erabilera esklusiboko edukiontzia hilerri, futbol zelai edo lorategietan udal erabilera publikorako bada, eta edukiontzi bakarra behar bada, dagokion tasak %50eko hobaria izanen du.

–Hiri-lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

–Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.

–Ezarritako tarifak 1000 litro arteko edukiontzietarako dira. Ezarritako edukiontziak edukiera handiagoa badu, koefiziente zuzentzailea aplikatuko da, neurriz gora ezarritako edukieraren adinakoa.

4.–Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean.

EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIKORRAK

1.–Trinkotzailea alokatzeko tarifa

Edukiera (m³)

Euroak, hilean

15,00

539

17,50

555

20,00

576

2.–Tarifa, edukiontzia jaso eta kentzeagatik

Distantzia (km)

Euroak, bilketa bakoitzeko

20 arte

110

20 eta 30 artean

126

30 baino gehiago

137 euro

KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK

1.–Kaxa irekia alokatzeko tarifa

Epealdia

Euroak, hilean

Hilabetekoa

143

2.–Tarifa, kaxa jaso eta kentzeagatik

Distantzia (km)

Euroak, bilketa bakoitzeko

20 arte

110

20 eta 30 artean

126

30 baino gehiago

132

Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.

BILKETA BEREZIAK KAMIOI BESODUNAREKIN

TARIFA, ZERBITZU ORDU ETA KILOMETRO BAKOITZEKO

Zerbitzu ordua:

79/ordu

Joan-etorria:

1,21/km

Kaxa irekiko kamioiekin edo trinkotzaileekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio ordenantza honetan ezarritako tratamendu-tasari.

Trinkotzaileekin, kaxa irekiekin edo kamioi besodunekin egindako bilketatik heldu diren hondakinei ere aplikatuko zaie Hondakinei buruzko 14/2018 Foru Legean aurreikusitako "Hondakinak hondakindegietan ezabatzearen" gaineko zerga.

Iragarkiaren kodea: L2403323