61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Ziordiako Udalak, 2020ko otsailaren 4an, onetsi zuen hasiera ematea Ziordiako udal-mugartea baloratzeko txostena berrikusteko prozesuari.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Epe horretan, txostena interesdunen esku egonen da, udal bulegoetan eta esteka honetan: https://urdiain.eus/wp-content/uploads/2024/03/Ziordia-ponencia-valoracion.pdf. Horrela, interesdunek aukera izanen dute egoki deritzoten alegazioak eta iradokizunak egiteko.

Ziordian, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2403958