61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, lana eta familia bateragarri egiteko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 748767.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/748767).

–Xedea.

Deialdiaren xedea da arautzea Eguesibarko Udalak ematen dituen dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean, Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi diren familientzat, baldin eta beren kargura adingabeak badituzte (2012tik aurrera jaiotakoak) eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen badituzte 2024. urtean, eskolarik ez dagoen aldietan.

Hauek dira laguntza jaso dezaketen aldiak:

  • 2024ko urtarrilaren 2tik 5era.
  • Inauteriak: otsailaren 12tik 16ra.
  • Aste Santua: apirilaren 2tik 5era.
  • Uda: ekainaren 20tik irailaren 10era.
  • Gabonak: 2024ko abenduaren 23tik 2025eko urtarrilaren 3ra.

–Onuradunak.

Beren kargura adingabeak dituzten familia-unitateak (adingabeok 2012tik aurrera jaiotakoak izan behar dira), Eguesibarren erroldatuak, gurasoak edo legezko tutoreak enplegu aktiboko egoeran direla, eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen dituztenak eskolarik ez dagoen aldietan, hala nola haurtzaindegi pribatuak, "Etxe Lagunak", kanpalekuak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezten ahalko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe hauek izanen dituzte:

  • 2024ko urtarrileko aldirako eta inauterietarako laguntzak eskatzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egunera amaituko da epea.
  • Aste Santurako laguntzak eskatzeko, 2024ko apirilaren 26an amaituko da epea.
  • Udarako laguntzak eskatzeko, 2024ko irailaren 20an amaituko da epea.
  • Gabonetarako laguntzak eskatzeko, 2025eko urtarrilaren 3an amaituko da epea.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2404260