61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 3034. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Lizasoko UE-0.7 Unitatearen (2. poligonoko 3034. lurzatia) Hiri-jarduketarako Plan Berezia" izeneko espedientea. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7., 49., 61., 62., 71., 72., 133. eta 79.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2404050