61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 117. lurzatian. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko martxoaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 117. lurzatirako kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Jose Felipe Sanz Ortak aurkeztu du, eta haren helburua da garajea paratzeko obligazioaren ordez, haren baliokide ekonomikoa ezartzea. Arrazoia da ezin dela garajerik paratu lurzati horren barnean.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebasen, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2404292