61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2024ko Haurren Literatur Lehiaketaren laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 747739.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/747739).

Iruñeko Udalak 2024ko Haurren Literatur Lehiaketaren deialdia egiten du, norgehiagokako araubidean eta euskaraz zein gazteleraz. Lehiaketa onetsi da Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariaren 2024ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez (RCD 05-MAR-24, 1/CD), bat etorriz Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).

Izangaien betebeharrak. Lehiaketan parte hartu ahal izanen dute 6-14 urteko haurrek, (Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek), baldin eta Iruñean erroldatuta badaude edo ikastetxea Iruñean badute.

Xedea: Lehiaketak saritu nahi ditu 6-14 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko haurrak) egindako lan onenak, eta horretarako haurrek Iruñean erroldatuta egon beharko dute, edo ikastetxea Iruñean izan. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzia egon behar du, eta jatorrizkoa eta argitaragabea izan. Aurkez daitezke ikastetxe bereko ikasleek egindako talde-lanak. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkezten diren lanek ez dute sustatu edo azaldu behar pertsonen duintasuna eta giza eskubideak urratzen duen jarrera baztertzaile, xenofobo eta/edo sexistarik.

Zenbatekoa: 8.400 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: Ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea kontatzen hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Iruñean, 2024ko martxoaren 7an.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2404046