61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Orbaizetako Udalak, 2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Lehena.–Udalbatzako kide hauek izendatzea, Orbaizetako ordezkari gisa jardun daitezen balorazio txostena berrikusteko batzordean: Alberto Erdozain Goikoa, Maite Erdozain Goikoa eta Edurne Eguinoa Txapar.

Laugarrena.–Balorazio txostenaren proiektua, zeina 2021eko martxoaren 18ko osoko bilkuran onetsi baitzen, berriro jartzea jendaurrean 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak). Proiektua aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan (http://www.orbaizeta.com/ edo https://sedeelectronica.orbaizeta.com/), interesdun orok aurkez ditzan egoki iruditzen zaizkion alegazioak nahiz oharrak.

Orbaizetan, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2404054