61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen borondatezko birpartzelazioaren proiektua. Hasierako onespena

Milagroko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2024ko martxoaren 8ko 2024-0111 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Milagroko Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen borondatezko birpartzelazioaren proiektua, Gelagri Ibérica SLk sustatu duena, espedientean dagoen edukiaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5, 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2404130