61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Eulateko Udalak 2023ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zen Eulateko udal-mugartearen balorazio-txostena berrikusteko prozesua hastea, txosten berri baten proiektua egiteko; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, (https://www.eulate.es/docs/Ponencia_de_Valoracion_de_EULATE_11-01-2024.pdf), aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2404010