61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Tutera kaleko 2. zenbakiko eraikinean arkitektura oztopoak kentzeko. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 1ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tutera kaleko 2. zenbakiko eraikinean arkitektura oztopoak kentzeko hiri-jarduketarako plan berezia (145. lurzatia, 4. poligonoa), jabeen elkarteak sustatu duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2404048