61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko 1. poligonoko 175. lurzatian, Lizarragan. Hasierako onespena

Ergoieneko Udalak, 2024ko martxoaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Ergoieneko Udal Planean, 1. poligonoko 175. lurzatian, Lizarragan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoienean, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2404229