61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, eskola-adineko haurren kirol jarduerak diruz laguntzeko, 2023-24 ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 749006.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/749006).

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2023-2024 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenentzat, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.

Hona hemen dirulaguntzak biltzen ahal dituzten jarduerak:

–Parte hartzea edozein kirol jardueratan, baldin ikastetxe, udal, enpresa publiko edo kirol-elkarte batek ematen badu.

–Kirol jarduera bakarra eskatzaile bakoitzeko.

–Eskola-adineko haurrek egindako jarduerak; kasu honetan, 2017tik 2008ra bitartean jaiotakoak.

–Ikasturte guztirako (2023-2024) programatutako jarduerak, gutxienez astean bitan direnak.

–Diruz lagunduko dira, bakarrik, deialdia eskatu den egunera arte egindako ordainketak, familiaren errentaren tarteen arabera.

Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaerak (Udal plaza 1), jendearentzako ordutegian (9:00 - 14:00) edo egoitza elektronikoaren bidez, www.berrioplano.es web-orrian. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2404293