61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Dirulaguntza deialdia, Berriobeitiko merkataritza establezimenduetako irudi publikoan euskararen erabilera sustatzeko 2024. urtea. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 748975.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/748975).

Dirulaguntzak emanen zaizkie udalerrian kokatutako establezimenduei, beraien irudi publikoan euskara erabiltzen badute honako arau hauei jarraituta. Halaber, aintzat hartuko dira komertzioen proiekziorako Interneten erabil daitezkeen euskarriak: webguneak, blogak, aplikazioak eta abar.

Berriobeitiko Udalak euskara erabiltzeko euskarri berriak sortzeagatik edo euskarriak egokitzeagatik eragindako gastuaren %50 diruz lagunduko du.

Deialdi hau irekita egonen da onartzen den datatik aurtengo abenduaren 9ra arte.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2404291