61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, kontzejuentzako dirulaguntzen deialdi batena, helburua baitu 2024an oihan ondarea babestea eta ustiatzea eta ingurumena zaintzea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 747818.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/747818).

Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea Berriobeitiko udalerriko kontzejuekin elkarlanean aritzeko eta haiei laguntza emateko, oihan ondarea mantentzeko eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren eta kontzejuen iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2404063