61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2024an garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (%0,2ko ekarpena). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 747766.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/747766).

Proiektuak egiteko dirulaguntzak eska ditzakete irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek, baldin gizarte intereseko proiektuak egiten badituzte.

Diruz lagundu ahalko dira irabazi-asmorik gabeko elkarteek aurkeztutako programa edo proiektu zehatzak, baldin eta haien xedea bada lan zehatzak edo proposamen espezifikoak egitea, eta elkarteen edo beste entitateen funtzionamendu orokorraren eskeman sartzen badira eta proiektuak egiten badituzte gizarte arazoen prebentziorako eta arazoak dituzten pertsonei laguntzeko eta haien sustapen sozialerako. Programa edo proiektu horiek garatuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin bat eta haren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin bat.

Hilabeteko epea dago eskabideak Udaleko erregistro orokorrean aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2404060