61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udal ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2023ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal ordenantza fiskala.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta honako hau da haren testua.

Mutiloan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

UDAL ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz (1995eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 10ekoa).

Ordenantza honek arautzen ditu 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren tributu, tasa eta prezio publikoak.

Arangurengo Udalak onetsitako ordenantza fiskalak bete beharko dira haren udal-mugarteko lurralde guztian, eta mugarik gabeko iraupena izanen dute, epe bat ezarri ezean.

ARANGURENGO UDALAREN ZERGA-TASAK

1.–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,216 izanen da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, katastroko balioaren gainean.

2.–Eraikuntza eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa %5,00 izanen da.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren udal indizea 1,15 izanen da udalerri osoan.

4.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren zerga-tasak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak eta 176. artikuluan ezarritako karga-tasak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea); hona hemen:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

KARGA-TASA

0,38

20 urte edo hortik gora

%20

0,16

19 urte

%18

0,10

18 urte

%18

0,06

17 urte

%18

0,06

16 urte

%18

0,08

15 urte

%18

0,20

14 urte

%18

0,20

13 urte

%18

0,25

12 urte

%18

0,32

11 urte

%18

0,37

10 urte

%18

0,50

9 urte

%18

0,54

8 urte

%18

0,48

7 urte

%18

0,42

6 urte

%18

0,36

5 urte

%18

0,30

4 urte

%18

0,32

3 urte

%18

0,30

2 urte

%18

0,20

1 urte

%18

0,06

Urtebetetik behera

%18

ARANGURENGO UDALAREN TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Herri-lurretako aprobetxamenduen tasak

Tasak eskatuko dira Arangurengo herri-lur guztiei dagokienez.

–Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak.

Herri-lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu honetan:

  • Lehorreko lurrak: 20 euro erreguko eta urteko.
  • Ureztalurrak: 20 euro erreguko eta urteko.

Urtero eguneratuko da, gehienez ere KPIaren arabera. Betiere, kanonak gutxienez izan beharko du Udalak hartzen dituen kostuak berdintzeko bezainbatekoa.

–Herritarrei zuzenean adjudikatzen zaizkien aprobetxamenduak.

Herri-lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu honetan:

  • Lehorreko lurrak: 28 euro erreguko eta urteko.
  • Ureztalurrak: 28 euro erreguko eta urteko.

Zenbateko horiek kanonari dagozkio, eta hura urtero eguneratuko da, gehienez ere KPIaren arabera.

Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak eta lanpostuak betetzeko deialdietarako tasak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1.–Ziurtagiriak.

a) Erroldatzeari, ondasunei, bizikidetzari eta abarri buruzko ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 1 euro.

b) Katastroa kontsultatzea eskatzen duten ziurtagiriak edo bestelakoak, plegu bakoitzeko 2 euro.

c) Udal-artxiboetan kontsultatzea eskatzen duten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 3 euro.

d) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 1.20 euro.

2.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatutakoak.

a) Din A-4 tamainako kopia bakoitza: 0.10 euro.

b) Din A-3 tamainako kopia bakoitza: 0.20 euro.

3.–Agiriak konpultsatzea.

a) Konpultsa bakoitzeko, agiri bakoitzeko, 0.60 euro lehen orria eta 0.30 euro hurrengo orri bakoitzeko.

4.–Kiroldegiko txartela.

a) Txartel berria egiteagatik, jatorrizkoa galdu delako, 1,20 euro.

b) Kirol-instalazioetara sartzeko txartela: 3 euro.

5.–CDa edo USBa:

a) CDa, hirigintza-informazioa duena, unitateko, 3 euro.

b) USBa, hirigintza-informazioa duena, unitateko, 6 euro.

6.–Lurzati zedulak.

Lurzati zedula bakoitzeko, 1 euro.

7.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

a) A eta B mailetara (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat) sartzeko deialdietan izena emateagatik: 16,36 euro.

b) C mailan sartzeko deialdietan izena emateagatik: 11,25 euro.

c) D eta E mailetan sartzeko deialdietan izena emateagatik: 6,14 euro.

Deialdiko lanpostuak lan-araubidekoak izanez gero, zein funtzionario mailari atxiki zaizkien deialdian, horri dagokion tasa aplikatuko zaie.

Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Urte osoa:

  • Metro koadro bakoitzeko, mahai kopuruaren arabera:
    • 5 mahai, gehienez ere: 15 euro.
    • 6 mahai eta 10 mahai artean: 20 euro.
    • 11 mahaitik gora: 25 euro.

I.2. Bestelako aprobetxamenduak.

a) Ekonomia-jardueretarako, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean: 0,50 euro.

–Hilabetean: 10 euro.

–Urtean: 60 euro.

b) Edukiontziak, edo jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean: 0,30 euro.

–Hilabetean: 5 euro.

–Urtean: 30 euro.

c) Erabilera publikoko lurraren lurpeko aprobetxamendua, metro edo zatiki bakoitzeko:

–Hilabetean: 2 euro.

–Urtean: 24 euro.

I.3. Aldamioak: aurreko epigrafean agertutako zenbatekoen %50 (1.2.b apartatua).

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %75 beheitituko dira.

I.4. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egun edo zati bakoitzeko: 1 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, adierazitako kopuruak ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 30 euro.

–Hesiak: 30 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk: 30 euro.

Tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzietarako

I. epigrafea.–Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, jardueraren aldaketak.

–Lehen 50 m²-ak, m² bakoitzeko: 3,00 euro.

–51 - 100: 2,70 euro.

–101 - 400: 2,40 euro.

–401 - 1.000: 1,80 euro.

–1.000 baino gehiago: 1,50 euro.

II. epigrafea.–Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, izenaren edo sozietate-izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

–Aplikatu beharreko tarifak izanen dira I. epigrafean ezarritakoen %50.

Tasak, ordezko betearazpenengatik eta betearazpen aginduengatik

Karga-tasa izanen da Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituen ordenantzaren 7. artikulukoa.

a) Betearazteko agindua: karga-tasa izanen da zerga-oinarriaren %1.

b) Ordezko betearazpena: zerga-oinarriaren zenbatekoa zein den jakinda, haren gainean %120 aplikatuko da kuota ezartzeko.

Tasak, erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak 12 euro sorraraziko ditu.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzak 13 euro sorraraziko ditu.

I.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, kargatze-ahoak, aireztapenak, argi-zuloak eta toberak egin edo kentzea, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean, 12 euro.

Fidantzak, zangak egiteagatik.

Zangak irekitzeagatik, metro lineal bakoitzeko fidantza hau sortuko da: 30 euro.

Hirigintzako jarduketak izapidetzeko tasak

I. epigrafea.–Antolamenduko plan partzialak eta bereziak eta xehetasun-azterketak izapidetzea.

Espedienteak izapidetu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzak hartzen duen lurzoruaren azaleraren arabera, hain zuzen, 0,12 euro m²-ko.

II. epigrafea.–Plan partzialen edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak izapidetzea.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Birpartzelazioak izapidetzea.

III.A) Birpartzelazio espediente bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren arabera, tarifa hauei jarraikiz:

–Adjudikazioaren ondoriozko lurzatiaren metro koadro bakoitzeko: 0,30 euro.

III.B) Birpartzelazioen aldaketak izapidetzea:

Tarifak III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren %2.

V. epigrafea.–Partzelazio edo banantze lizentziak.

Partzelazio edo banantze lizentzia bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira banandutako hiri lurzoruaren azalera osoaren arabera: 0,15 euro/m².

Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa).

4. artikulua. Tasa horren zenbatekoa, hurrengo apartatuan jorratuko den telefonia mugikorreko kasuan izan ezik, udal-mugartearen barnean enpresek urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5ekoa izanen da, tasari lotuta badaude.

5. artikulua. Telefonia mugikorreko enpresak araubide orokorrari lotuko zaizkio tasa zehazteko, jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia dela eta. Horretarako, erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako onurak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da oinarri, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira.

Telebanaketa eta Internet zerbitzuen tasak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2018ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 18koa).

5. artikulua. Honako kuota hauek ezartzen dira:

a) Telekomunikazioen sareari lotzeagatik, telebanaketa zerbitzuarekin, etxebizitzen jabeek edo maizterrek 150 euro ordaindu beharko dituzte, antena kolektiboa duten etxebizitza blokeek izan ezik; horiek 60 euro ordainduko dituzte etxebizitza edo pisu bakoitzeko.

b) Udalaren Internet zerbitzuan alta emateagatik, telebanaketan nahitaezko alta emateaz gain, 100 euro ordaindu beharko zaizkie Udalak kontratatutako instalatzaileei. Zuntz zerbitzuan alta emateagatik, 275 euro ordaindu behar da.

c) Sarea erabiltzeagatik, soilik telebista ikusi ahal izateko, urteko kuota 20 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza edo pisu bakoitzeko.

d) Sarea telebistarako eta Interneterako erabiltzeko, urteko kuota 80 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza edo pisu bakoitzeko.

e) Telekomunikazioen zerbitzua zuntz sarearen bidez erabiltzeko, urteko kuota 100 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza edo pisu bakoitzeko. Arangurengo bizitegi-eremuan kokaturiko enpresendako, urteko kuota izanen da 100,00 eurokoa. Arangurengo ekonomia-jarduerako eremuetan (industrialdeak) kokaturiko enpresendako, urteko kuota izanen da 400,00 eurokoa. IP dedikatua erabiltzeagatik, urteko kuota 100 eurokoa izanen da.

f) Lekualdatzearen ondoriozko alta berezietan, erabiltzailea Internet erabiltzeko gailuren baten jabea baldin bada, aurreko etxebizitzan erabiltzen baitzen, alta berriagatik 100 euro ordainduko ditu.

g) Berriz hartzeko tasa. Erabiltzaile batek zerbitzuan baja ematea eskatu ondoren, etxebizitza berean berriz alta ematea eskatzen badu, hilabete bateko epean, 50 euro ordainduko ditu. Hilabete baten ondoren, alta berri bat bezala izapidetuko da.

Ezkontza zibilak egiteko tasak

Ezkontza: 50,00 euro.

Arangurengo hilerrietako zerbitzuak emateko tasak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2018ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 20koa).

I. epigrafea.–Panteoiak, hobiak, nitxoak eta kolunbarioak.

1. Panteoiak.

Panteoiak egiteko lurren emakidak 500,00 euroko tasa sortuko du m² bakoitzeko.

Emakida 50 urterako da, eta 24 urtez luzatzen ahal da hurrenez hurren, luzapen bakoitzean 600,00 euroko tasa (m² bakoitzeko) ordainduta.

2. Hilobiak.

Lurra 10 urteko aldirako okupatzeak tasa hauek sortuko ditu:

–Lehen emakida (10 urterako): 150,00 euro.

–Lehen luzapena (10 urterako): 100,00 euro.

–Bigarren luzapena eta hurrengoak (10 urterako): 125,00 euro.

3. Nitxoak.

Nitxoak 10 urteko aldirako okupatzeak tasa hauek sortuko ditu:

–Lehen emakida (10 urterako): 100,00 euro.

–Lehen luzapena (10 urterako): 125,00 euro.

–Bigarren luzapena eta hurrengoak (10 urterako): 150,00 euro.

4. Kolunbarioak.

Kolunbarioak 10 urteko aldirako okupatzeak tasa hauek sortuko ditu:

–Lehen emakida (10 urterako): 80,00 euro.

–Lehen luzapena (10 urterako): 100,00 euro.

–Bigarren luzapena eta hurrengoak (10 urterako): 120,00 euro.

II. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–Panteoietan: 80,00 euro.

–Lurrean: 80,00 euro.

–Nitxoan: 50,00 euro.

–Kolunbarioan: 50,00 euro.

III. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

–Lurrean: 100,00 euro.

–Panteoian: 80,00 euro.

–Nitxoan: 80,00 euro.

–Kolunbarioan: 50,00 euro.

IV. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira I. epigrafean ezarritako tarifetan:

–Aitzineko emakida edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da.

–Aurreko emakida 5 urtetik beherako epean amaitzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

Animaliak edukitzeari buruzko osasun eta babeserako udal ordenantzako tasak

Ordenantza argitaratu zen 2020ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 2an.

9.4. artikulua. Animalia biltzeagatik eta mantenua emateagatik, tasak hauek dira:

  • 15 euro eguneko, egun arruntetan.
  • 50 euro eguneko, jaiegunetan.

56.5. artikulua. Zakur arriskutsuen txartela - udal tasa (10 euro).

Abandonatutako ibilgailuak eramateko tasa

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2012ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 20koa).

63. artikulua. Tasak.

63.1.–Bide edo eremu publikoen erabilerak eragiten dituen administrazio egintzengatik eta aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak ezarriko dira.

63.2.–Tasak eskaerarekin batera ordaindu beharko dira. Tasa ordaintzen ez bada, prozedura ez da hasiko.

63.3.–Urtean tasa 50 eurokoa da ibilgailuko.

Arangurengo herrietako festetan kaleko saltokiak jartzeko tasak

–Kaleko saltokia: 50 euro.

–Janarien kaleko saltokia: 150 euro.

Arangurengo Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2020ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 6koa).

–Urteko erabilera kuota (erroldatuak):

  • Haurren urteko kuota (4 -13 urte): 80,00 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14 -17 urte): 119,00 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik gora): 159,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoen kuota (9. artikuluaren arabera): 119,00 euro.
  • Gimnasioko kuota, abonatuendako: 56,00 euro.

–Urteko erabilera kuota (erroldatu gabeak):

  • Haurren urteko kuota (4 -13 urte): 160,00 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14 -17 urte): 240,00 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik gora): 320,00 euro.
  • Gimnasioko kuota, abonatuendako: 300,00 euro.

–Inskripzio kuota (erroldatuak):

  • Haurren kuota (4 -13 urte): 12,00 euro.
  • Gazteen kuota (14 -17 urte): 36,00 euro.
  • Helduen kuota (18 urtetik gora): 72,00 euro.

–Neguko abonu berezia erroldatu gabeendako:

  • Haurren kuota (4 -13 urte): 14,00 euro hilean.
  • Gazteen kuota (14 -17 urte): 21,00 euro hilean.
  • Helduen kuota (18 urtetik gora): 28,00 euro hilean.

–Udarako kuota bereziak (ordenantza honen 8. artikuluaren arabera), 30 egunerako:

  • Udako abonuaren kuota, haurrendako (4 -13 urte): 52,00 euro.
  • Udako abonuaren kuota, gazteendako (14 -17 urte): 76,00 euro.
  • Udako abonuaren kuota, helduendako (18 urtetik gora): 102,00 euro.

–Eguneko sarrera, neguko denboraldian (abonatu gabeak):

  • Haurren sarrera (4 - 13 urte): 4,00 euro.
  • Gazteen sarrera (14 -17 urte): 6,50 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik gora): 10,50 euro.

–Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), lanegunetan:

  • Haurren sarrera (4 - 13 urte): 5,50 euro.
  • Gazteen sarrera (14 -17 urte): 7,50 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik gora): 11,00 euro.

–Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), jaiegunetan:

  • Haurren sarrera (4 - 13 urte): 6,50 euro.
  • Gazteen sarrera (14 -17 urte): 8,50 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik gora): 12,00 euro.

–Abonatu gabeek instalazioak erabiltzea:

  • Pilotalekua (1 ordu): 6,00 euro.
  • Tenisa (1 ordu): 6,00 euro.
  • Squasha (1 ordu): 6,00 euro.
  • Squasha (1/2 ordu): 3,00 euro.
  • Padela (1 ordu): 6,00 euro.
  • Rokodromoa: 6,00 euro.
  • Sauna lehorra: 7,00 euro.

–Instalazioen alokairua (Kirol Zerbitzuak baimena eman ondoan):

Pilotalekua, elkarteendako eta 4 pertsona baino gehiagoko taldeendako, kideen %50a baino gehiago abonatuak ez direnean

27,50 euro

Kirol pistak (1 ordu), jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako

Erreserbarik egiten ez bada, pistak irekiak egonen dira nahi duten abonatu guztiek erabiltzeko

27,50 euro

Pabiloia (pista osoa) (1 ordu)

52,50 euro

Pabiloia (pista erdia) (1 ordu)

36,75 euro

Futbol zelaia (2.a, kiroldegiko sarreraren ondokoa) jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako

110,25 euro

(1 ordu, zelai osoa)

162,75 euro

(partida, zelai osoan)

55,25 euro

(1 ordu, zelai erdia)

Futbol zelaia (1.a, instalazioen goialdekoa)

110,25 euro (1 ordu)

162,75 euro partida bakoitzeko

Aretoak (jarduera, bilera)

27,50 euro (1 ordu)

–Beste prezio batzuk:

Argia frontoi, tenis, padel, squash-erako (1 ordu), kanpoko pistan

2,70 euro

Argia squash-ean (1/2 ordu)

1,50 euro

Argia pabiloian (osoa, 1 ordu)

7,50 euro

Argia pabiloian (erdia, 1 ordu)

4,00 euro

Argia futbol zelaian (1 ordu)

10,50 euro

Argia futbol zelaian (erdia, 1 ordu)

6,50 euro

Sauna lehorra (abonatuak)

1,05 euro

Igerilekuko kale bat (1 ordu), gehienez ere 10 lagun

36,75 euro

Herritar txartela egitea (galdu edo hondatzeagatik)

6,00 euro

Kirolari txartela egitea

Izapidetzea: 4,00 euro

Fidantza: 6,00 euro

Ordubeteko 10 alokairutik edo 10 partidatik gora futbol zelaian, %30eko deskontua aplikatuko zaie ezarritako prezioei, argiaren tasari izan ezik.

Urtebetetze ospakizunera gonbidatua, abonatua izan gabe

1,50 euro lagun bakoitzeko

10-15 lagun: 15,00 euro

15-20 lagun: 23,00 euro

20 lagunetik gora, 23 euro horiei gehituko zaie lagun bakoitzeko ezarritako prezioa

Udalaren kirol programako kirol eskolak.

–Gimnastika erritmikoa: 6 urtetik gora.

  • Kuota, erroldatuendako: 58,50 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 116,50 euro lauhilekoa.

–Lehiaketako taldeak (70 minutuko saioak).

  • Kuota, erroldatuendako: 72,50 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 145 euro lauhilekoa.

–Karatea. 6 urtetik gora.

  • Kuota, erroldatuendako: 58,50 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 116,50 euro lauhilekoa.

–Pilota. 6 urtetik gora.

  • Kuota, erroldatuendako: 58,50 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 116,50 euro lauhilekoa.

–Haurren tenisa. 6 urtetik gora.

  • Taldeak, astean bi saio:
    • Kuota, erroldatuendako: 77,50 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 180 euro lauhilekoa.
  • Taldeak, astean saio bakarra (ostiralean edo larunbatean):
    • Kuota, erroldatuendako: 58,50 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 160 euro lauhilekoa.

Haurrendako jarduerak igerileku estalian (instalazioetako abonatuendako soilik).

–Haurtxoendako estimulazioa (18 eta 36 hilabete arteko haurtxoak, 2023ko urriaren 5a baino lehen beteta).

  • Kuota: 31 euro lauhilekoa.

–Haurren igeriketa. 3 urtetik gora, 2023ko urriaren 5a baino lehen beteta.

  • Kuota: 35 euro lauhilekoa.

–Igeriketa eskola.

  • Kuota: 37,5 euro lauhilekoa.

Haurrendako jarduerak (lehorrean).

–Jumping-a. 6 urtetik gora.

  • Kuota, erroldatuendako: 29 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 58 euro lauhilekoa.

–Askotariko kirola. 4-6 urte.

Taldea euskaraz eta taldea gaztelaniaz.

  • Kuota, erroldatuendako: 44 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 87,50 euro lauhilekoa.

–Irristaketa (gurpil-lerrokoa). 7 urtetik gora.

  • Kuota, erroldatuendako: 58,50 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 116,50 euro lauhilekoa.

–Eskalada (Aranguren Mendi Taldea) (kiroldegian).

6 urtetik gorako haurrendako.

  • Aranguren Mendi Taldeko bazkideen kuota (20 euro hilean).
  • Bazkide ez direnak: 30 euro hilean.

Gazte eta helduendako jarduerak igerileku estalian (15 urtetik gora, eta instalazioetako abonatuendako soilik).

–Igeriketa (hobekuntza).

  • Kuota: 72 euro lauhilekoa.

–Uretako fitness-a.

  • Kuota: 72 euro lauhilekoa.

Gazte eta helduendako jarduerak (15 urtetik gora) (lehorrean).

–Entrenamendu metabolikoa (total body workout).

  • Kuota, erroldatuendako: 87 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 115 euro lauhilekoa.

–GAPa (gluteoak, abdominalak eta zangoak).

  • Kuota, erroldatuendako: 87 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 115 euro lauhilekoa.

–Mantentzeko gimnastika.

  • Goizeko taldea (hiru egun astean).
    • Kuota, erroldatuendako: 98 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 169 euro lauhilekoa.
  • Arratsaldeko taldea (bi egun astean).
    • Kuota, erroldatuendako: 87 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 115 euro lauhilekoa.
  • Taldea Taxoaren.
    • Kuota, erroldatuendako: 87 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 115 euro lauhilekoa.

–Padela.

  • Kuota, erroldatuendako: 126 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 192 euro lauhilekoa.

–Hipopilatesa.

  • Kuota, erroldatuendako: 126 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 192 euro lauhilekoa.

–Pilatesa.

  • Kuota, erroldatuendako: 126 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 192 euro lauhilekoa.

–Fitness programa.

  • Kuota, erroldatuendako: 126 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 192 euro lauhilekoa.

–Tai-jia.

  • Kuota, erroldatuendako: 98 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 169 euro lauhilekoa.

–Tenisa.

  • Bi saio astean:
    • Kuota, erroldatuendako: 133 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 233,50 euro lauhilekoa.
  • Saio bat astean (ostiralean):
    • Kuota, erroldatuendako: 100 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 175 euro lauhilekoa.

–Yoga.

  • Bi saio astean:
    • Kuota, erroldatuendako: 115 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 203 euro lauhilekoa.
  • Saio bat astean:
    • Kuota, erroldatuendako: 57,50 euro lauhilekoa.
    • Kuota, erroldatu gabeendako: 101,50 euro lauhilekoa.

Adinekoendako jarduerak (hirugarren adina).

–Gimnastika leuna uretan.

  • Kuota: 72 euro lauhilekoa.

–Mantentzeko gimnastika.

  • Kuota, erroldatuendako: 31 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 76 euro lauhilekoa.

–Pilatesa.

  • Kuota, erroldatuendako: 126 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 192 euro lauhilekoa.

–Bizkar osasuntsua.

  • Kuota, erroldatuendako: 126 euro lauhilekoa.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 192 euro lauhilekoa.

–Ibilketa nordikoa.

  • Kuota, erroldatuendako: 7,00 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 10,00 euro.

Lino Otano Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2023ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 19koa).

1. epigrafea.–Ikasturteko prezio publikoak.

–Matrikula: 62 euro.

–Urteko kuota: kopuru bereko hiru ordainketa zatikatutan ordainduko da bankuko helbideratze bidez, jarraian adierazten diren datetan eta zenbatekoekin, ikasleen prestakuntza mailaren arabera.

ORDAINTZEKO MODUAK

I., II. ETA III. MAILETAKO IKASLEAK

IKASLE HELDUAK

Lehen kobrantza

Urria

Uztaila

Bigarren kobrantza

Urtarrila

Urria

Hirugarren kobrantza

Apirila

Urtarrila

MAILAK

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

I. maila

110 euro/ordainketa

176 euro/ordainketa

II. maila

251 euro/ordainketa

401 euro/ordainketa

Kontserbatoriorako Prestakuntza

298 euro/ordainketa

475 euro/ordainketa

Errepertorista

100 euro ordainketa bakarrean,
3. hiruhilekoan

100 euro ordainketa bakarrean,
3. hiruhilekoan

2. instrumentua

131 euro/ordainketa

210 euro/ordainketa

Taldeko Kantu Modernoa

32 euro/ordainketa

51 euro/ordainketa

III. maila

1. aukera

219 euro/ordainketa

351 euro/ordainketa

2. aukera

251 euro/ordainketa

401 euro/ordainketa

2. instrumentua

131 euro/ordainketa

210 euro/ordainketa

Taldeko Kantu Modernoa

32 euro/ordainketa

51 euro/ordainketa

Helduak

Instrumentua

175 euro/ordainketa

280 euro/ordainketa

Taldeko irakasgaiak: Musika Hizkuntza, Konboa edo Taldeko Kantu Modernoa

87 euro/ordainketa

139 euro/ordainketa

Instrumentu taldeak soilik

Haurren abesbatza

65 euro/ordainketa

79 euro/ordainketa

Instrumentu Taldeak

65 euro/ordainketa

79 euro/ordainketa

Taldeko Kantu Modernoa

100 euro/ordainketa

121 euro/ordainketa

–5. Kontserbatoriorako Prestakuntza eta Errefortzuko Ikastaroa (Lanbide irakaskuntzetarako sarrera probak prestatzeko ikastaroak): haien instrumentu espezialitatea dela eta, ikasleek errepertorista behar badute, hirugarren ordainketan, orobat, dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dute, 100 eurokoa.

2. epigrafea.–Familia ugaria.

–%10eko murriztapena eginen da urteko kuotaren zenbatekoaren gainean, eta inoiz ere ez matrikularen zenbatekoaren gainean.

–Arangurenen erroldaturik daudenei baino ez zaie aplikatuko.

–Ezinbestekoa izanen da musika eskolako administrazioan fotokopia bidez aurkeztea familia ugariaren egiaztagiria, indarrean dena.

–Deskontua aplikatuko da indarrean den egiaztagiria aurkeztu eta hurrengo ordainketaren kopuruan.

Ingurumen Zerbitzuak antolaturiko jardueretan izena emateko prezio publikoak

–1.30 ordutik 4 ordura bitarteko lantegiak:

  • Erroldatuak: 3 eta 8 euro artean.
  • Erroldatu gabeak: erroldatuendako ezarritako prezioa halako bi.

Ingurumen Zerbitzuaren baratzeen tasak

Ingurumen Zerbitzuak sustatutako nekazaritza ekologikoa egiteko familia-baratzeak, Taxoaren eta Mutiloan.

–Kanona: urtean 25 euro, urtero KPIaren igoera gehituz gehienez ere.

Labianoko eta Arangurengo baratzeen tasak

–Labianoko baratzeak: urtean 9,44 euro, urtero KPIaren igoera gehituz gehienez ere.

–Arangurengo baratzeak: urtean 23,58 euro, urtero KPIaren igoera gehituz gehienez ere.

Euskara Zerbitzuak antolaturiko jardueretan izena emateko prezio publikoak

–Euskal dantzak:

  • Kuota, erroldatuendako: 10 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 30 euro.

–Larunblai aisialdi taldeak:

  • Kuota: 60 euro.

Gazteria Arloa-Aranetxeak antolaturiko jardueretan izena emateko prezio publikoak

–Ikasturteko lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 45 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 65 euro.

–Aste Santuko lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 15 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 25 euro.

–Udako lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 30 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 50 euro.

–Eguberrietako lantegia.

  • Kuota, erroldatuendako: 30 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 50 euro.

–Gazte antzerkia.

  • Kuota, erroldatuendako: 55 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 75 euro.

–Irteera elurretara.*

  • Kuota, erroldatuendako: 32 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 50 euro.

–Irteera Portaventura-ra.*

  • Kuota, erroldatuendako: 30 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 50 euro.

–Landa kanpamentua.

  • Kuota, erroldatuendako: 75 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 120 euro.
  • Kuota, familia ugariendako: 60 euro.

–Abentura anitzeko kanpamentua.

  • Kuota, erroldatuendako: 75 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 120 euro.
  • Kuota, familia ugariendako: 60 euro.

"Joan eta etorri" bus zerbitzua.

  • Kuota, Arangurengo herrietara joateko: 3 euro.
  • Kuota, Arangurendik kanpoko herrietara joateko: 5 euro.

(*) Prezio horiek alda daitezke, garraio enpresek beste batzuk ezar baititzakete, erregaien prezioen gorabeherak direla eta.

Gazteria Alorrak antolaturiko jardueren prezio publikoak, hemen jaso ez badira, formula honen bidez kalkulatuko dira:

–Erroldatuak: jardueraren prezio osoa jarduerako plazen kopuruaz zatituta, horren emaitzaren %60.

–Erroldatu gabeak: jardueraren prezio osoa jarduerako plazen kopuruaz zatituta, horren emaitzaren %90 eta %100 artean.

Kultura Etxeko auditoriumean egiten diren kultura jardueretarako prezio publikoak

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2018ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 20koa).

4. artikulua. Prezio hauek ezarri dira:

–Guztiendako ikuskizunak: 3,00 euro.

–Gazte eta helduendako ikuskizunak: 6,00 euro.

–Haurrendako filmak: 2,50 euro.

–Zinema-forum saioak: 2,50 euro.

5. artikulua. Ekitaldi aretoa alokatzea:

a) Modu esklusiboan alokatzea espazio eszenikoa, kamerinoak eta agertokirako sarrera, denbora hau baino tarte laburragoan:

  • 5 ordu eguneko: 198,00 euro.
  • 10 ordu eguneko: 275,00 euro.

b) Ekitaldi aretoa, besaulki patioarekin, agertokia, kamerinoak eta agertokirako sarrera, denbora hau baino tarte laburragoan:

  • 5 ordu eguneko: 308,00 euro.
  • 10 ordu eguneko: 550,00 euro.

Alokairua kobratuko zaie Kultura Zinegotzitzarekin beste kontraprestazioren bat emateko akordiorik adostu ez duten entitate pribatu edo sozietateei. Aranguren Udaleko alorren premiek lehentasuna dute, eta baldintzatuko dute alokatzeko aukera. Eskaera gutxienez 30 egun lehenago egin beharko da, horren balorazioa egin ahal izateko.

6. artikulua. Aretoak alokatzea:

a) 10. aretoa edo antzeko bat alokatzea (gehienez 20 lagun): 2,5 ordu egunean, 15 euro.

b) Ludoteka alokatzea (gehienez 50 lagun): 2,5 ordu egunean, 30 euro.

c) Lagun-kopurua handiagoa bada: ikusi ekitaldi aretoa alokatzeari buruzkoa.

Alokairua kobratuko zaie Kultura Zinegotzitzarekin beste kontraprestazioren bat emateko akordiorik adostu ez duten entitate pribatu edo sozietateei. Kultur Alorrak doako alokairua aztertuko du kultur, kirol edo gizarte jardueraren bat egin nahi denean.

–Pintura ikastaroa (120 ordu).

  • Kuota, erroldatuendako: 240 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 480 euro.

–Zaharberritze ikastaroa (100 ordu).

  • Kuota, erroldatuendako: 180 euro.
  • Kuota, erroldatu gabeendako: 360 euro.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua antolaturiko jardueretan izena emateko prezio publikoak

1.–Ludotekak eta lantegiak.

–Inauterietako lantegia.

Izena emateko bi aukera:

  • 1. aukera: 5 egun, astelehenetik ostiralera.
  • 2. aukera: 2 egun: astelehena eta asteartea.

Prezioa:

HAUR KOPURUA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1. aukera

2. aukera

1. aukera

2. aukera

1

30 euro

12 euro

60 euro

24 euro

2

60 euro

24 euro

120 euro

48 euro

3

67,50 euro *

27 euro *

180 euro

72 euro

4

90 euro *

36 euro *

240 euro

92 euro

5

112,50 euro *

45 euro *

300 euro

120 euro

(*) Erroldatuei %25eko deskontua eginen zaie, hiri-kanpamentuan izena ematen duen familia-unitate bereko hirugarren pertsonatik hasita.

–Aste Santuko lantegia.

Prezioa:

HAUR KOPURUA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1

25 euro

50 euro

2

47 euro

100 euro

3

66 euro

150 euro

4

82 euro

200 euro

–Eguberrietako lantegia.

Prezioa:

HAUR KOPURUA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1 haur

40 euro laguneko.

80 euro laguneko.

2 haur

36 euro laguneko.

72 euro laguneko.

3 haur

32 euro laguneko.

64 euro laguneko.

4 haur edo gehiago

28 euro laguneko.

56 euro laguneko.

–Udako hiri-kanpamentua.

Erroldatu gabeendako ez dago deskonturik haur gehiagok izena emateagatik: 100 euro ordaindu behar dute astean, eta 40 euro jantokiagatik. 3. edo 6. asteetan, jantokiaren prezioa 32 euro izanen da.

KANPAMENTUAREN KUOTAK 2024AN, 5 EGUN ASTEAN

JANTOKIRIK GABE

Aste kopurua

1 haur

2 haur

3 haur

4 haur

5 haur

1

50 euro

87,5 euro

115,62 euro

136,72 euro

152,5 euro

2

100 euro

175 euro

231,24 euro

273,44 euro

305 euro

JANTOKIA BARNE

Aste kopurua

1 haur

2 haur

3 haur

4 haur

5 haur

1

90 euro

164,5 euro

235,62 euro

295,72 euro

352,5 euro

2

180 euro

335 euro

470,24 euro

593,44 euro

705 euro

–Txalopote ludoteka (3-12 urte).

  • Urteko kuota: 25 euro.
  • Hileko kuota: 7 euro.
  • Egun banakakoak: 1 euro, leku librerik badago.

–Larunbatetako kuota.

  • Urteko kuota: 10 euro.

–Ludotxiki (0-3 urte).

  • Urteko kuota: 10 euro.

2.–Udalaren podologia zerbitzua.

–Kontsulta, bertara joanda: 15 euro.

–Kontsulta, etxean: 20 euro.

3.–Udalaren jantoki osasungarriaren zerbitzua.

–Menua eguneko, bertan jateko: 3 euro.

–Menua, etxera eramateko: 5,75 euro.

4.–Udalaren jubiloteka zerbitzua.

–Urteko kuota. 70 euro.

–Urteko kuota. 30 euro.

5.–Etxeko laguntza-zerbitzua.

Dagokien ordenantzan jasotzen direnak (2001eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa).

6. artikulua. Udalaren organo eskudunak prezio publikoak urtero onetsiko ditu, ordenantzaren eranskinean ageri den baremoa oinarri harturik.

–Hileko per capita errentaren baremoa, prezio publikoa.

  • Lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) %65etik beherako diru-sarrerak: salbuetsiak.
  • LGSaren %65etik %80ra bitarte: 3 euro hilean.
  • LGSaren %80tik %95era bitarte: 6 euro hilean.
  • LGSaren %95etik %110era bitarte: 9 euro hilean.
  • LGSaren %110etik %125era bitarte: 12 euro hilean.
  • LGSaren %125etik %140ra bitarte: 12 euro hilean. Kostu errealaren %10.
  • LGSaren %140tik %155era bitarte: 12 euro hilean. Kostu errealaren %25.
  • LGSaren %155etik gora: 12 euro hilean + kostu errealaren %50.

6.–Otordu prestazioa.

Otordu prestatuak etxera eramateko prestazioa prezio errealaren arabera ordainduko du erabiltzaileak, salbu eta erabiltzaileen per capita diru-sarrerak LGSaren %65 baino gutxiago badira, orduan %70 ordainduko baitute otorduen kostu errealetik.

Iragarkiaren kodea: L2403337