61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TULEBRAS

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Tulebrasko Udalak, Alkatetzaren dekretu baten bidez, 2024ko martxoaren 7an honako ebazpen hau hartu zuen:

Tulebrasko Udalaren plantilla organikoan dauden lanpostu hutsen arabera, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta espedienteko dokumentazioa ikusi ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Onestea Tulebrasko Udalaren 2024ko lan publikoaren eskaintza, ordezte-tasari dagokionez, honako hau betetzeko: zerbitzu anitzetako enplegatua, lan-araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tulebrasen, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2404045