61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko errekurtsoa (23-02553 zenbakia), galdera bat baliogabetzearen inguruan, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko deialdian

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen 23-02553 gora jotzeko errekurtsoan. 2023ko abenduaren 13an, Felix Jaso Aragonek errekurtsoa aurkeztu zuen, Tuterako Udalaren epaimahaiaren komunikazio baten aurka, deialdi baten galdera bat baliogabetzearen inguruan. Deialdiaren bidez, hain zuzen, izangaien bi zerrenda eratu nahi ziren administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko, eta 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogileen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Giza Baliabideen Departamentuan (Tuterako Udaletxearen beheko solairuan).

Tuteran, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2404169