61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTEITZA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan

Alkatetzaren martxoaren 6ko 33/2024 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Oteitzako Udalaren zerbitzura.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oteitzan, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

OINARRIAK.–DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO PEOIAREN LANPOSTU BAT HAUTAPROBAK EGINEZ ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO, FUNTZIONARIOEN ARAUBIDEAN JARDUN DEZAN OTEITZAKO UDALAREN ZERBITZURA

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean jardun dezan Oteitzako Udalaren zerbitzura; 11 zenbakia du udal horren plantilla organikoan.

Era berean, eta 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, probak gainditu baina hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena Oteitzako Udaleko funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konponketa-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza eta abar.

–Zenbait lan egitea, hala nola zangak irekitzea eta ixtea, altzariak biltzea eta deskargatzea, pintadak garbitzea, soldadura-lanak, kristalak jartzea, sarrailagintza-lanak egitea eta abar.

–Hesiak, seinaleak, oholtzak eta abar jarri, muntatu eta desmuntatzeko anak egitea.

–Hilerria garbitzeko eta mantentzeko lanak egitea: eskobatzea, igeltserotza-lanak eta abar; koroen hondarrak, hilkutxak eta abar kentzea, bai eta hilkutxen hondarrak kendu eta erretzea ere. Hilerriko arduradunak mantentze-lanetako eta zerbitzuetako buruari eskatuko dizkio tresnak eta behar diren gainerakoak.

–Agintzen zaizkion administrazio arloko laguntzako lanak egitea bulegoetan, bai eta ordenantza lanak egitea ere.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak berehalakoan komunikatzea.

–Eskatzen zaizkion lanak egiteko behar diren produktuak eta materialak eskatzea.

–Erabiltzen dituen lanabesak behar bezala erabiltzea, mantentzea eta kontserbatzea.

–Ibilgailuen eta lanabesen oinarrizko mantentze- eta kontserbazio-lanak egitea, eta kanpoko zerbitzuak eskatzea langile espezializatuak behar direnean edo baliabide propioak nahikoak ez direnean, eta eskaera hori mantentze-lanetako arduradunaren bitartez bideratzea.

–Bulegoetako langileekin lankidetzan aritzea aurrekontuak egiteko, egin beharreko lanak antolatzeko, materiala erosteko eta albaranak eta jasotako materiala kontrolatzeko.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.

–Zerbitzuaren hobekuntza sustatzea eta hartan laguntzea eta, hartara, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak proposatzea.

–Zereginak pilatzen diren egoeretan, gainerako langileei laguntzea, eta dituen ezagutza eta/edo esperientzia direla-eta, lanbide ezagutza handiagoa duen zereginetan aholkuak ematea.

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea.

Aipatutakoez gain, bere gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, agintzen zaizkion bestelako zereginak beteko ditu, ezarritako helburuak lortu beharrez.

–Kultura Arloak zehazten dituen beharren arabera, kultura eta jaietako ekitaldiei lotutako zereginetan laguntza ematea.

–Oteitzako Udalak edo Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak aldi baterako kontratatzen dituzten langileak zuzentzea eta prestatzea.

–Era guztietako udal zerbitzuak egitea, eta hala Alkatetzak nola eskuordetza duten organoek haren esku uzten dituzten zereginak, guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko egoeran egotea.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte, eta mantendu beharko dituzte hautapen-prozesua bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Oteitzako Udaleko alkateari zuzenduko zaizkio, eta hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Oteitzako Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era, edo Oteitzako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://oteiza.sedelectronica.es/info.0), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, eskabideak aurkezteko erabil daitezke urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabideak izanen dira I. eranskineko ereduaren araberakoak.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdira aurkezten dituen merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira, noiznahi.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, eskaera-orrian adieraziko dute, aparteko orri batean azalduz nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaituak direla frogatzen duen agiria ere, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emandakoa.

3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Oteitzako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Oteitzako Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Oteitzako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Oteitzako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Oteitzako Udalaren web-orrian.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Rubén Martínez Landa, Oteitzako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Raquel López de Goicoechea Garro, Oteitzako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Alfredo Larraona López de Dicastillo, Oteitzako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Roberto Scapeccia, Oteitzako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: José Manuel Lozano Hermoso, Servicios de Montejurra SAko langilea.

Suplente: Servicios de Montejurra SAk izendatutako langile bat.

Epaimahaikidea: Eduardo Lara Esparza, Oteitzako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: María Socorro Sánchez Ros, Oteitzako Udaleko funtzionarioa.

Epaimahaikide idazkaria: Raúl Echarri Jiménez, Oteitzako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José Miguel Vela Desojo, Villatuertako Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean.

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizioa 2024ko martxoaren bigarren hamabostalditik aurrera hasiko da.

6.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren aurretik izanen da, eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:

6.3.a) Nafarroako toki-erakunde batendako, zerbitzu anitzetako peoiaren lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: 2,5 puntu, lanean egindako urte bakoitzeko.

6.3.b) Gainerako administrazio publikoetan zerbitzu anitzetako peoiaren lanetan emandako urte bakoitzeko: 1,5 puntu, lanean egindako urte bakoitzeko.

Urteak osoak ez badira, kontuan hartuko da zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.

Aurreko bi apartatuen batura ez da izanen 15 puntu baino handiagoa.

6.3.c) Prestakuntza ikastaroak:

Soilik baloratuko dira toki-erakundeetako zerbitzu anitzetako peoiaren lanekin lotura duten berariazko prestakuntza ikastaroen tituluak edo bertaratze ziurtagiriak, betiere erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu badituzte. Honela:

–10etik 30 ordu bitarteko ikastaroa: 0,5 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–30etik 100 ordu bitarteko ikastaroa: 0,7 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–100 ordutik gorako ikastaroak: 1 puntu, ikastaro bakoitzeko.

10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira puntuatuko.

Gehienez ere 7,5 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

6.3.d) Goi mailako tituluak:

–Erdi eta goi mailako lanbide heziketako ikasketa tituluengatik, lanpostuarekin ikustekoa badute:

  • Erdi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa; igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 2,5 puntu.
  • Goi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa, igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 5 puntu.

Gehienez ere 7,5 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

6,2 e) Euskararen oinarrizko mailako titulu edo ziurtagiriagatik (A1), puntu 1; A2 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 2 puntu; B1 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 3 puntu; B2 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 4 puntu; eta C1 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 5 puntu.

Euskara baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea: ingelesa, frantsesa eta alemana.

Oinarrizko mailako titulu edo ziurtagiriagatik (A1), puntu 1; A2 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 2 puntu; B1 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 3 puntu; B2 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 4 puntu; eta C1 mailako titulu edo ziurtagiriagatik, 5 puntu.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari baloraziorik handiena emanen zaio:

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan egindako zerbitzuak eta ikastaroak.

6.3.d) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du lorturiko puntuazioa Oteitzako Udalaren iragarki-taulan, bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehazturik. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Oteitzako Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era, edo Oteitzako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://oteiza.sedelectronica.es/info.0), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4. Oposizioaldia: ariketa hauek izanen ditu:

6.4.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Ariketa honengatik gehienez ere 35 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 17,5 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Gerta liteke puntuak kentzea erantzun okerrengatik, proba egin aurretik kalifikazio-epaimahaiak esanen duen eran.

6.4.2. Bigarren proba: praktikoa.

Proba praktikoa gai hauetako bati edo batzuei buruzkoa izanen da: elektrizitatea, mekanika, iturgintza, igeltserotza, soldadura... 2. oinarrian zerrendatutako lanpostuaren berezko eginkizunei lotuta, barnean dela mota guztietako makinen erabilera.

Epaimahaiak zehaztuko zer ariketa eginen diren eta zenbat denbora iraunen duten.

Bigarren proban gehienez ere 35 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 17,5 puntu erdietsi behar dira.

6.4.3. Ariketak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

6.4.4. Plika itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu kalifikazioen zerrenda eta plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Oteitzako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

6.4.5. Epaimahaiak, oposizioko ariketa bakoitzaren plikak jendaurrean ireki ondotik, behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Oteitzako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Oteitzako Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era, edo Oteitzako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://oteiza.sedelectronica.es/info.0), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Oteitzako Udalaren web-orrian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori Oteitzako Udalaren web-orrian argitaratuko da.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

7.2. Izendapen proposamena Oteitzako Udalaren web-orrian argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Oteitzako Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, egiaztatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunak betetzea.

d) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Araubidea begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

7.4. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 apartatuak aipatzen duen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin beteko da hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Oteitzako Udaleko alkate udalburuak izendatuko du funtzionario, jardun dezan zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Oteitzako Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, hautapen prozedura gainditu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

9.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitaratuko da Oteitzako udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian.

9.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ordenatuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

9.4. Kontratazio zerrendek bost urte iraunen dute, salbu eta epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.

9.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

A) Deia:

Gainditu duten izangaien kontratazioa, oro har, eginen da zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik.

Izangaiek harremanetarako zenbait telefono eta helbide elektroniko ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik eduki beharko dituzte.

Zerrenda bakoitzean dagoen hurrenkeraren arabera deituko zaie izangaiei. Aurreko hori gorabehera, dei horretan kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan.

Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua adierazita.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote, baldin haiekin harremanetan jartzerik izan ez bada.

Deietarako oro har ezarritakoa gorabehera, baldin eta izangai bat lanean ari bada edo aritu bada Oteitzako Udalean aldi baterako kontratu batekin deialdi honen ondorioz, kontratu hori bukatu eta hurrengo 12 hilabetean Udalean antzeko lanpostu bat bete behar izanez gero, Administrazioak izangai horri berari eskainiko dio kontratua, baldin eta dagokion zerrendan libre badago berriz dei egiten zaionean.

Lan-kontratudun batek kontratuari uko egiten ahalko dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

B) Uko egitea:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetako batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo ama izateagatik edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.

3.–Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala zein adoptatua.

4.–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

5.–Izangaia ezkondu berria izatea edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, baldin eta lanpostuari uko egiten badio egoera horiek gertatu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epean.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hilabeteko epea izanen dute, ukatutako lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako kasu guztietan, izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, aurkeztu beharko dituzte uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

C) Baztertzeak:

Deia ekarri duen zerrendatik kanpo geratuko dira izangaiak honako kasu hauetan:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

9.6. Kontratatzen direnei alta emanen zaie Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta bertan afiliatuko; beraz, haien kargura egonen da kasuan kasuko kuota, bai eta PFEZaren atxikipena ere, bidezko diren zenbatekoetan.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Oteitzako Udaleko alkateari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik edo Oteitzako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

I. ERANSKINA.– ESKABIDE EREDUA

https://administracionelectronica.navarra.es/ACCESOFICHEROS/DEFAULT.ASPX?CODIGOCOMPLETO=PORTAL@@@EPUB/BON/IMPRESOSG/005C_LOCAL_CONCURSO_OPOSIC_E.PDF

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Lanabesak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak eraikitzea.

5. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, diferentzialak.

6. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak.

7. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza. Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

8. gaia.–Mekanika. Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

9. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura-lanak, oro har. Apaintzeko pintura eta obrako pintura. Bideetako pintura.

10. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Segurtasun neurriak pintura, zurgintza, mekanika eta igeltserotzako ohiko lanetan. Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.

11. gaia.–Kaleen garbiketa mekanizatua eta ez-mekanizatua.

12. gaia.–Hondakin mota bakoitza bereizi eta botatzea.

13. gaia.–Zurgintzako kontzeptu orokorrak. Zurgintzako lanabesak. Zurgintzako materialak, zurgintza-lanak.

14. gaia.–Sarrailagintza eta metalgintza. Oinarrizko ezagutzak. Lanabesak. Materialak. Tratamendu termikoak eta azaleko tratamenduak. Sistema mekanikoak konpondu, doitu eta erregulatzea. Sarrailen, banden, gontzen eta ateetarako bestelako burdinerien mantentze- eta konpontze-lanak.

Iragarkiaren kodea: L2403936