61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Akatsa atzeman da azaroaren 23ko 513/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Deialdia 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean. Hortaz, akatsa zuzentzea erabaki da, honela:

–Honela dioen tokian:

I. ERANSKINA.–HONAKO DEIALDI HONEN EZAUGARRIEN TAULA: DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETE DAITEZEN LANPOSTU HUTS BATZUK, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESU BEREZIAREN BARNEAN, JARRAIKIZ ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEARI (LEGE HORREK HIZPIDE DITU PREMIAZKO NEURRI BATZUK, ENPLEGU PUBLIKOAN DAGOEN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO)

4. OPOSIZIOKO PROBAK:

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA

Flauta eta klarinete irakaslea

Ariketa bakarra izanen da, bi atalez osatua. Ariketa honetako puntuazioa 60 izanen da gehienez ere. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira gutxienez. Atalak ez dira baztertzaileak, baina izangaiek biak egin beharko dituzte.

1. ATALA.

Gehienez ere 15 puntu emanen dira atal honetan.

Lehiatzen den espezialitateko obra bat, oinarrizko mailaren amaierakoa, irakasteko eta ikasteko lan plangintza bat prestatzea izanen da. Obra hori epaimahaiak proposatuko du eta alderdi hauek garatu beharko ditu:

–Obraren justifikazioa oinarrizko mailaren amaierako programazioan.

–Gidoi bat egitea, ikasleak gaur egungo ikaskuntzan lan horri ekin ahal izateko aldez aurretik landu behar izan dituen alderdiak azaltzeko.

–Irakaskuntza eta ikasketa prozesurako baliabideak, estrategia metodologikoak eta jarduerak, bai eta beharrezkoak diren materialak eta baliabide didaktikoak ere: hautagaiak erabiltzea egokitzat jotzen dituen azterlanak, ariketa teknikoak eta abar.

–Oposiziogileak kontuan hartu nahi dituen beste alderdi batzuk.

Proba honetarako oposiziogileak ordu eta erdi izanen du, eta musika tresna erabiltzen ahalko du, baita komenigarri iruditzen zaizkion dokumentazio eta material guztiak ere, betiere hautagaiak ekartzen baditu.

Geroago, oposiziogileak bere ariketa azalduko du epaimahaiaren aitzinean, eta horrek komenigarri iruditzen zaizkion argibideak eskatzen ahalko dizkio.

2. ATALA.

Gehienez ere 15 puntu emanen dira atal honetan.

Oposiziogileak 20 minutuko eskola eman beharko dio hasierako mailan matrikulaturik dagoen ikasle bati eta 20 minutuko bertze eskola bat hirugarren edo laugarren mailan matrikulaturik dagoen ikasle bati. Bi eskoletan gisa honetako alderdiak baloratuko dira: komunikazioa, ikaslearekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera betiere musikako helburua erdieste aldera, baita oposiziogileari egokiak iruditzen zaizkion bertze batzuk.

–Honela behar du:

I. ERANSKINA.–HONAKO DEIALDI HONEN EZAUGARRIEN TAULA: DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETE DAITEZEN LANPOSTU HUTS BATZUK, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESU BEREZIAREN BARNEAN, JARRAIKIZ ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEARI (LEGE HORREK HIZPIDE DITU PREMIAZKO NEURRI BATZUK, ENPLEGU PUBLIKOAN DAGOEN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO)

4. OPOSIZIO PROBAK:

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA

Flauta eta klarinete irakaslea

Ariketa bakarra izanen da, bi atalez osatua. Ariketa honetako puntuazioa 60 izanen da gehienez ere. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira gutxienez. Atalak ez dira baztertzaileak, baina izangaiek biak egin beharko dituzte.

1. ATALA.

Gehienez ere 30 puntu emanen dira atal honetan.

Lehiatzen den espezialitateko obra bat, oinarrizko mailaren amaierakoa, irakasteko eta ikasteko lan plangintza bat prestatzea izanen da. Obra hori epaimahaiak proposatuko du eta alderdi hauek garatu beharko ditu:

–Obra justifikatzea, oinarrizko mailaren amaierako programazioan.

–Gidoi bat egitea, azaltzeko ikasleak zer alderdi landu behar izan dituen aldez aurretik, oraingo ikaskuntzan obra horri ekin ahal izateko.

–Irakaskuntza eta ikasketa prozesurako baliabideak, estrategia metodologikoak eta jarduerak, bai eta hautagaiaren ustez erabili behar diren beharrezko materialak eta baliabide didaktikoak ere: azterlanak, ariketa teknikoak eta abar.

–Oposiziogileak kontuan hartu nahi dituen beste alderdi batzuk.

Proba honetarako oposiziogileak ordu eta erdi izanen du, eta musika tresna erabiltzen ahalko du, baita komenigarri iruditzen zaizkion dokumentazio eta material guztiak ere, betiere berak ekartzen baditu.

Geroago, oposiziogileak bere ariketa azalduko du epaimahaiaren aitzinean, eta horrek komenigarri iruditzen zaizkion argibideak eskatzen ahalko dizkio.

2. ATALA.

Gehienez ere 30 puntu emanen dira atal honetan.

Oposiziogileak 20 minutuko eskola eman beharko dio hasierako mailan matrikulaturik dagoen ikasle bati, eta 20 minutuko bertze eskola bat hirugarren edo laugarren mailan matrikulaturik dagoen ikasle bati. Bi eskoletan gisa honetako alderdiak baloratuko dira: komunikazioa, ikaslearekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia askotarikoak erabiltzea, betiere musikako helburua erdieste aldera, baita oposiziogileari egokiak iruditzen zaizkion bertze alderdi batzuk ere.

Argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2404178