61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

Akats zuzenketa, 2024. urterako lan publikoaren eskaintza onesteko iragarkian

2024Ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22an, argitaratu zen Ezkabarteko lan publikoaren 2024rako eskaintza onesteko iragarkia. Eskaintza hori Ezkabarteko Udaleko alkateak onetsi zuen 2024ko urtarrilaren 25ean emandako Ebazpenaren bidez.

Eskaintzan akats bat dagoela ikusi denez, zuzendu egiten da, honela:

Honela dioen tokian:

"* Lanpostu zenbakia: 3.3.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %30,01. Arriskuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez".

Honela behar du:

"* Lanpostu zenbakia: 3.4.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,01. Arriskuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez".

Aipatutako ebazpenaren gainerako testua bere horretan uzten da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2404236