61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, aguazilaren lanpostu hutsa betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez, enplegua egonkortzeko prozesu berezian. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Arakilgo alkateak, 2024ko martxoaren 5ean, ebazpena eman zuen, eta honela dio xedapen-zatiak:

Lehenengoa.–Zuzentzea izangai onartu eta baztertuen zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin Arakilgo Udaleko aguazilaren (zerbitzu anitzak) lanpostu bat, enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren barnean:

–Onartuak:

GUILLERMO AIERRA LARRAIOTZ

ERIK GONZÁLEZ MARTÍN

JULIÁN IRIARTE LARUMBE

JAVIER ALMIRANTEARENA LEGAZ

–Baztertuak:

FERNANDO IGOA BERASTEGUI

Arrazoia: Ez du ordaindu azterketarako eskubideen tasa eta ez du aurkeztu III. eranskina.

Bigarrena.–Aditzera ematea: hamar egun balioduneko epea izanen da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak egiteko eta, akatsik egin bada, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak Arakilgo Udalaren erregistroan jarri beharko dira.

Arakilen, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2404201