61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontrataziorako, sukaldariaren lanpostuan aritzeko

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 8an, erabaki zuen deialdi bat onestea, izangai zerrenda bat sortzeko, aldi baterako kontrataziorako, sukaldariaren lanpostuan aritzeko.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Deialdiaren oinarriak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan daude.

Antsoainen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2404134