61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez

Andosillako Udalak, Alkatetzaren 2024ko otsailaren 26ko 081/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi murriztu bat eta haren oinarriak onetsi ditu, administrari-ofizial lanpostu bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Lan-kontratudunak.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Andosillako Udalaren zerbitzuko plantillako langileekin, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarri bezala. Lanpostu hori udal honen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoan sortu da, 2023ko abenduaren 12ko osoko bilkuran onetsitako aldaketaren bidez, dagoen plantillako lanpostu kopurua gehitu gabe. Prozesu honen bukaeran lanpostua betetzen baldin bada, automatikoki amortizatuko da D mailako administrari laguntzailearen lanpostua.

1.2. Deialdi honen karietara izendatzen den izangaiak, dagozkion hautaprobak gainditu ondotik betiere, administrari-ofiziala izanen da eta Andosillako Udalaren plantilla organikoko 1- (administrari-ofiziala, lan-kontratudun finkoa) lanpostua beteko du eta C maila izanen du jabetza hartzen duenetik, egun dituen osagarriak bere horretan utzirik. Aurretik okupatzen zuen lanpostua automatikoki amortizatuko da, eta, ondorioz, plantilla organikoko lanpostu kopurua ez da gehituko.

1.3. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan edo lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio.

1.4. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Oposizioaldia gainditzen duen izangaiak lortuko du barne igoera.

1.6. Ordu arte egiten zituen lan eta eginkizunetan jardunen du izendatuak, bai eta haren gain uzten diren beste edozeinetan ere, lanpostuaren maila edo taldearekin bat etorririk.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Andosillako Udaleko langile lan-kontratudun finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian dagoena, administrari laguntzailearen lanpostuan.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

Aurreko baldintzez gain, izangaiek honako baldintza hauetariko bat bete beharko dute, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea, eta frogatzea 5 urteko antzinatasun aitortua dutela administrazio publikoetan.

b) Administrazio publikoetan 8 urteko antzinatasun aitortua dutela frogatzea.

2.2. Aipatu baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira, eta haiei eutsiko zaie hautapen prozesuak iraun bitartean, izendapenaren unera arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Andosillako Udalaren erregistroan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), hogeita hamar egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik eta Andosillako Udalaren erregistro orokorrera igorri aurretik.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia.

b) Honako alderdi hauek frogatzen dituen ziurtagiria: administrari laguntzailearen izendapena, lanpostu horretan duen antzinatasuna eta administrazio-egoera. Udalak ofizioz gehituko du.

c) Lehiaketaldian baloratzeko alegatzen diren merezimenduen frogagiriak; horiek emanen dituzte alegatutako merezimendu bakoitzari dagokionez eskumena duten agintari publikoek edo erakunde pribatuetako arduradunek.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ezarritako epean ez bada batere eskabiderik aurkezten, alkateak ebazpen bat emanen du deialdiko lanpostua bete gabe uzteko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

5. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

5.1. Oinarri hauetan adierazitakoaren arabera eginen da deialdia.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioaldiko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.2. Lehiaketaldiaren nondik norakoa.

Oposizioaldiko probak egin aurretik eginen da lehiaketaldia, eta bertan 10 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere.

Bertan, kalifikazio epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak, bat etorriz III. eranskinean zehazten den puntuazio-baremoarekin.

Epaimahaiak agiri bidezko argibideak eskatzen ahalko dizkie merezimenduen ziurtagiriak eman dituzten erakunde publiko edo pribatuei, beharrezkotzat jotzen badu. Izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuazioa gehituko zaio oposizioaldian lortutako puntuazioari, eta, horrela, izangai bakoitzaren azken puntuazioa lortuko da.

5.3. Oposizioaldian honako proba hau izanen da:

5.3.1. Proba teoriko-praktikoa.

Proba teoriko-praktikoa izanen da, eta idatziz erantzun beharko zaie galdera teoriko-praktiko batzuei; II. eranskineko gaiei buruzko galderak izanen dira.

Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da balioduna. Balio bera emanen zaie galdera guztiei, eta erantzun okerrak ez dira zigortuko. Epaimahaiak adieraziko du, hasi baino lehen, izangaiek ariketa egiteko zenbat denbora izanen duten gehienez.

Ariketan 50 puntu lor daitezke, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta bestelako materialik erabiltzen ahalko ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

5.4. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek azaldu beharko dute nortasun agiri nazionala, AIZa edo pasaportea aldean dutela. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

5.5. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

5.6. Proba egin ondoren, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko dira izangaiek lortutako emaitzak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute.

Epaimahaiburua: José Manuel Terés Azcona jauna, Andosillako Udaleko alkatea.

Epaimahaikidea: Andosillako Udaleko kontu-hartzailea.

Epaimahaikidea: Francisco Fabo Ezquerro, udal agentea.

Epaimahaikidea: José Antonio Moreno Villar, Andosillako Udaleko langileen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Andosillako Udaleko idazkaria, edo hura legez ordezkatzen duena.

6.2. Epaimahaia eratuko da epaimahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6,4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Prozesua gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Prozesua amaituta, epaimahaiak Alkatetzari aurkeztuko dio gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak administrari-ofizial (C maila) izendatuko du aurreko apartatuan aipatu proposamenean adierazitako izangaia, eta aginduko du izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

8.2. Izangai izendatuak hamar egun naturaleko epea izanen du karguaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Izangaia ez bada karguaz jabetzen aipatu epearen barnean, administrari-ofizial izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz haren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Andosillan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN PROZESUAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA

Eskabidea, administrari-ofizialaren lanpostua barne igoera murriztuan betetzeko deialdian parte hartzeko:

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I. titulua: Interesdunak; II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: Arau orokorrak, epemugak eta epeak; III. titulua: Administrazio-egintzen betekizunak, efikazia eta baliogabetasuna; IV. titulua: Administrazio prozedura erkidea: Prozeduraren bermeak, hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera, izapidetze sinplifikatua eta betearazpena; V. titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea.

2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua. Udalerria: II. kapitulua. Antolamendua; III. kapitulua. Eskumenak. V. titulua. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: I. kapitulua. Funtzionamendu-araubidea; IV. kapitulua. Herritarren informazioa eta parte-hartzea.

3. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Toki-erakundeen antolamendua eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea; IV. titulua. Toki-erakundeen ondasunak; V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak; VI. titulua. Kontratazioa. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

4. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea: I. titulua: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Zerga arloko eta zergaz kanpoko baliabideak; II. titulua: Udal zergak. III. titulua. Aurrekontua eta gastu publikoa.

5. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena: langile motak; plantilla organikoak; eskubideak eta betebeharrak; ordainsariak.

6. Administrazioaren agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, administrazio-ebazpenak, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak.

7. 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena: II. kapitulua. Printzipioak. III. kapitulua. Interesdunaren eskubideak.

Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean den araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

III. ERANSKINA–MEREZIMENDUEN BALORAZIOA

Epaimahaiak izangaiek alegatu eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik ematen den baremoari jarraikiz. Merezimenduak agiri bidez frogatu beharko dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agirien kopiak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira aurkeztutzat hartuko. Epaimahaiak noiznahi eska diezazkieke izangaiei alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

–Merezimenduen baremoa.

Lehiaketaldian, 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.

5.2 apartatuan ezarritakoari jarraikiz alegatu eta frogatutako merezimenduak honako baremo honen arabera puntuatuko dira:

a) Administrazio publikoetan administrazio lanetan benetan egindako zerbitzuengatik: 0,75 puntu urte bakoitzeko. Esperientziagatik, gehienez: 6 puntu.

Zerbitzu-urtea osoa ez bada, kontuan hartuko da zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.

Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horiek kontatuko dira egoera horietan sartu aurretik zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala.

b) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik, bai zentro ofizial publikoek, funtzionarioendako prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek emandako ikastaroengatik, bai etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden eta plan horietako entitate, sindikatu edo prestakuntza zentroek ematen dituzten ikastaroengatik, betiere beteko den lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak izanik, gehienez ere 4 puntu:

Ikastaro bakoitzaren balorazioa eginen da prozedura honi jarraituz:

a) 100 ordu edo gehiago: 1,00 puntu.

b) 75 ordu edo gehiago: 0,75 puntu.

c) 50 ordu edo gehiago: 0,50 puntu.

d) 25 ordu edo gehiago: 0,30 puntu.

e) 5 ordu edo gehiago: 0,10 puntu.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du lorturiko puntuazioa, bakoitzak lehiaketaldian eskuraturiko puntuak zehazturik.

Iragarkiaren kodea: L2403550