61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

581/2024 EBAZPENA, 2024ko martxoaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko bost lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 27an emandako 2288/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko bost lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 9an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko urtarrilaren 15ean emandako 142/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko bost lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Zerrenda hori I. eranskinean dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko maiatzaren 8an, 16:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Sario eraikineko Fernando Remacha aretoko 04. ikasgela erantsian, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 7an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

I. ERANSKINA.–OLKO TEKNIKARI IZATEKO BOST LANPOSTU (A MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
–DEIALDIA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 27KO 2288/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSI ZEN–

Txanda irekia.

–Onartuak:

ARAIZ HUARTE, DAVID EDGAR

ARIZCUN BIURRUN, CRISTINA

ARTETA ARIZ, ITZIAR

AYESA USECHI, MARIA

BEA GARBISU, KATIXA

BIDONDO ARNEDO, ARANTZA

CADENAS JANO, YOANA

COLAS GORRICHO, RAQUEL

ECHAVARRI ECHANIZ, ANA

ERRO GASCA, MARIA CARMEN

ESPARZA GARRIDO, JORGE

ESPINAL MARTINEZ DE LIZARRONDO, MAIDER

FERNANDEZ ALBISTUR, JON

FERNANDEZ DE MARTICORENA RODRIGUEZ, IÑIGO

FERNANDEZ ESPARZA, IÑAKI

GIL CHURIO, UXUA

GONZALEZ MURILLO, JUAN LUIS

GURBINDO IZCO, AMAYA

GURUCHARRI SAN MARTIN, GORETTI

HERNANDEZ RABAL, ANA ISABEL

IBAÑEZ ELIZALDE, AINHOA

IRIGOYEN MARTINEZ, MARIA UXUE

IRISARRI PRIMICIA, SUSANA

IRISARRI VIEDMA, TAMARA

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA

LOPEZ ELIA, MARIA

MARTINEZ AGUADO, DANIEL

MEDEIROS COUTO, BEATRIZ

MERINO LOREA, IÑIGO

MURO ARBIZU, SUSANA

OJER LORA, FERMIN

PELINSKI AZCONA, GISELLE

PEREZ DIAGO, JOSU

PEREZ MUELAS, SANTIAGO GUERASIM

PEREZ RECARTE, IRIS

RECALDE ESNOZ, IRANTZU

SILVA LOPES, WEDNESDAY ESTANISLAU

SOLANA CRUZ, EVA MARIA

TELLON OYAREGUI, JAVIER

URBINA ANTIA, NORA

VIGOR IRIARTE, EDURNE

ZAMARBIDE GOMARA, CARMEN

ZUASTI PAGOLA, BEATRIZ

–Baztertuak: inor ez.

Igoera-txanda.

–Onartuak:

ALEGRE PEREZ DE CIRIZA, ELENA

AUZA CATALAN, RUBEN

BORJA OTAZU, ANA

BUSTO FELICES, ELENA

GALARZA GALARZA, REGINA

GIL-PEREZ NIEVAS, ANE

GOÑI ESQUIROZ, FELISA

INDA ESPARZA, XAVIER

LACOSTA JIMENEZ, ANA

LUS AQUERRETA, MARINA

MANRIQUE ARPON, MAITE

ORTEGA REY, HENAR

OTERMIN IRUJO, IRANTZU

PEREZ MORIONES, JUDIT

REDONDO ZARRANZ, MARIA DEL MAR

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Aranzazu Del Rey Martinez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Laguntzen eta Deialdien Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Aranzazu Pérez Larrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko UNITA Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: María Iranzu García Iriarte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Zabalpenaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: María José Iñigo Berrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Kudeaketako Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Silvia Ojer Torres, Nafarroako Gobernuko Europako Proiektuen Bulegoko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Carlos Balda Goldaracena, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko burua.

–Epaimahaikidea: Miren Aranzazu Olaverri Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antolamendurako eta Kalitaterako Ataleko OLko teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Nieves Iturria Ayerra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Europako Proiektuen Ataleko burua.

–Epaimahaikide idazkaria: Ramón Huarte Otazu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Antonio Ureta Aizcorbe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2404131