61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

109/2024 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes sozialekotzat deklaratzen duena "Toros beisbol eskola" kirol proiektua, Béisbol y Softbol Toros klubak aurkeztu zuena, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin, zeinaren bidez onetsi baitzen fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina.

2023ko urriaren 1etik 31ra bitartean, honako eskaera hau aurkeztu zuten pertsona eta erakunde hauek kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklara zitezen.

2023KO KIROL MEZENASGOKO PROIEKTUAK

–Béisbol Sofbol Toros kluba.

–Toros beisbol eskola.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2003 Foru Aginduaren eranskineko 6. puntuan aurreikusitako instrukzio-jarduerak egin ondoren (agindu horren bidez xedatu zen kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak egiteko prozedura, kirol mezenasgoaren ondorioetarako), Nafarroako Kirolaren Kontseiluari eskaera hori igorri zion Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzak, dagokion dokumentazioarekin batera, Kirol Mezenasgoaren Batzordearen bitartez ebaluatu zezan.

Eskaera ebaluatu ondoren, Nafarroako Kirolaren Kontseiluak, Kirol Mezenasgoaren Batzordearen bitartez, aurkeztutako proiektua interes sozialekotzat deklaratzea proposatu zion Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko kudeaketako zuzendaritzari 2024ko urtarrilaren 31n. Proiektu hori kirol arlokoa da, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 42.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina). Era berean, artikulu horretan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, kontsiderazio hori merezi du.

Beraz, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, haren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina, eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2003 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri den kultur proiektua interes sozialekotzat deklaratzea.

2. Interes sozialekotzat deklaratutako proiektuak eta jarduerak dituzten pertsonek eta entitateek bete beharko dituzte Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2003 Foru Aginduaren eranskineko 9. eta 10. ataletan ezarritako betebeharrak, bai aurkeztutako proiektuari dagokionez, bai Zerga Administrazioari dagokionez.

3. Kirol proiektua edo jarduera interes sozialekotzat deklaratuta ere, entitate onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

4. Interes sozialekotzat deklaratutako kirol proiektua Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko da, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2003 Foru Aginduaren eranskineko 13. atalean ezarritakoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Nafarroako Zerga Ogasunari.

6. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 13an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

I. ERANSKINA.–KIROL JARDUERAK ETA PROIEKTUAK

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN IZENA

IRAUPENA

Béisbol Sofbol Toros kluba

Toros beisbol eskola

2024-12-31

Iragarkiaren kodea: F2402642