61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

130E/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Baztango 27. poligonoko 16. lurzatian dagoen "Loribenta mugako saltokiaren Plan Berezia" izenekoaren alde izenekoaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa egiten baita. Sustatzailea La Venta du Carrelage SL da.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari ekiteko, Lurralde eta Paisaia zerbitzuak aipatu espedientea aurkeztu zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan 2023ko urriaren 23an.

Udalak 2023ko irailaren 28an hasiera batez onetsi ondoren aldaketa hori, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko urriaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Plan Bereziaren xedea da hirigintza planeamenduaren egungo determinazioak aldatzea proposamenean aipatu lurzatietan, egun bertan gauzatzen den erabilera komertziala (material zeramikoa saltzea) sartzeko aipatu udal-mugarteko lurzoru urbanizaezinean onartutako erabileren artean.

Erabilera komertzial hori sartzearen ondorioz ez dira eraikinak eraberritu beharko, eta ez da eremua urbanizatu beharko; izan ere, gaur egun eremu horren azalera gehiena gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dago, nekazaritza-produktibitate ertaina duena. Lurzatiaren hegoaldeko zatia oihan-lurzorutzat hartzen da eta zuhaitzez osatutako muga du.

Proposatutakoak ez du eragin handirik izanen Planaren eremuan; izan ere, ez da eginen eraikuntza edo urbanizatze jarduketarik, aurretiaz gauzatzen ari zen jarduera bat erregularizatzea besterik ez da. Eraikinak sarbide zuzena du bide publikotik, bezeroendako aparkalekua du, baita inguruko sareetako ur, argi eta telefono zerbitzuak eta euri urak eta ur beltzak husteko zerbitzuak ere.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Baztango 27. poligonoko 16. lurzatian dagoen "Loribenta mugako saltokiaren Plan Berezia" izenekoaren alde. Sustatzailea La Venta du Carrelage SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2403527