61. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

708/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari zegokiona. Eskaintza hartan, suhiltzaileen zenbait lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Barneko zuzendari nagusiak otsailaren 22an emandako 1517E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lekualdatze lehiaketa hori tramitazio fasean dagoenez, sartzeko deialdi honetan bete beharreko hogeita hamar lanpostuak lekualdatze lehiaketa horren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamar lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamar lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, SUHILTZAILE IZATEKO HOGEITA HAMAR LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamar lanpostu betetzea oposizio bidez. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, eta C mailakoak. Zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 1517E/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, baldintzak eta destinoak.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarritako formulari jarraituz, hogeita hamar lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Hamabost lanpostu txanda irekian.

–Hamabost lanpostu igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiak hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 2.1.2 ataleko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, eta ez egotea izangaiak arrazoi medikoengatik baztertzeko kasuetan, deialdiaren III. eranskinean zehazten direnetan.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Orobat, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, baldin eta kidego horietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen badituzte.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horietan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

Izangaiek 2.1.1 atalaren c) letran aipatutako titulua ez badute, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua dutela frogatzea baliokidetzat hartuko da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.2 artikuluari jarraikiz.

2.1.3. Euskarazko B2 jakite-maila frogatu beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den beste titulu edo egiaztagiri bat.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Goiko paragrafoan ezarritakoa ez zaio gidabaimenari aplikatuko; izan ere, betebehar hori prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa Enplegu publikoko deialdien barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 26 eurokoa da.

Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera) egiaztatzeko. Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangairen bat kanporatzen bada berari egotz dakiokeen arrazoi bategatik, ez zaizkio parte hartzeko tasak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: José Vicente Martínez Martínez jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Alberto Garde Sesma jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordea.

Epaimahaikidea: Gonzaga Galán Anaut jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzailea.

Ordezkoa: Ander Uría Cenoz jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzailea.

Epaimahaikidea: Eneko Xabier Benede Ramírez jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzailea.

Ordezkoa: Álvaro Murie Fernández jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzailea.

Epaimahaikidea: Urko Araiz Iglesias jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Iñigo Balbas Ruiz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

Epaimahaikide-idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

Ordezkoa: María Teresa Osta Pereiro andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Behin epaimahaia eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia-egoera justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2024ko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web-orrian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan, ezagutza probak, proba fisikoak eta proba psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.4. Oposizioko lehenbiziko fasea.

Oposizioko lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 150 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai multzoetan agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez 150 minutu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez, 150 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: Nafarroako legeriari eta erakundeei buruzko multzoan, gehienez 25 puntu; Nafarroako lurraldearen ezagutzari buruzko multzoan, gehienez 25 puntu; eta ezagutza espezifikoei buruzkoan, gehienez 100 puntu.

Bazterturik geldituko dira probari esleitutako gehieneko guztirako puntuazioaren erdira, hau da, 75 puntura, iristen ez diren izangaiak, bai eta hiru gai multzoetako bakoitzari esleitutako kalifikazioaren erdia gutxienez lortzen ez dutenak ere.

Lehenbiziko probako galdera eta erantzunak deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendaren araberakoak izanen dira.

6.4.2. Bigarren proba:

Deialdiaren II. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 80 izangairi deituko zaie. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak kopuru hori baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko bigarrenera. 80. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badutela proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste egun batean, ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz zein ausaz aukeratuta. Horretarako deia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauen arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, nahitaez eman behar dituen laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2023ko azaroaren 28ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2023ko 296. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Ur inguruneko trebetasun proba, 5 eta 10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrowen testa), 2,5 eta 5 puntu bitarte.

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 6 eta 12 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 2,5 eta 5 puntu bitarte.

–Indar erlatiboaren proba (sokan gora egitea), 3 eta 6 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Cooperren testa), 6 eta 12 puntu bitarte.

Bigarren proba honetako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira, epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan soilik, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, baita puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.

Izangairen batek ezin badu proba hau egin arriskuko haurdunaldi edo erditzea dela kausa, eta egoera hori behar bezala justifikatzen bada, epaimahaiak baloratuko du ea proba hori egitea atzera daitekeen izangai horientzat bakarrik. Izangai horien egoera hautapen prozesua bukatzearen baldintzapean geratuko da, eta atzeratutako proba gainditzearen baldintzapean; atzerapena ezin izanen da luzatu beste izangaiek prozesua arrazoizko epeen barruan ebatz dadin daukaten eskubidea urratzeraino, eta epaimahaiak inguruabar hori baloratu beharko du. Edonola ere, proba hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egin beharko da.

Bazterturik geldituko dira proba guzti-guztietan gutxieneko puntuaziora iristen ez diren izangaiak, deialdi honen II. eranskinean ezarri diren puntuazioen arabera.

6.4.3. Hirugarren proba:

Galdetegi batzuk bete beharko dira izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak ezagutzeko, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.

Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba egitera dei eginen zaie igoera txandako 40 izangairi eta txanda irekiko beste 40 izangairi bakarrik, betiere aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik. Horretarako, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak baturik, guztirako puntuazio onena lortzen dutenak aukeratuko dira. Bi txandetako batean 40 pertsona baino gutxiago badaude, izangaien kopurua ez da beteko beste txandako izangaiekin. Hala igoera txandan nola txanda irekian, 40. lekuan izangai bat baino gehiago baldin badago puntuazio berberarekin, horiek denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketari esleitutako gehieneko puntuazioaren erdira, hau da, 12,5 puntura, iristen ez diren izangaiak.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus web-orrian (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

6.6. Euskara maila frogatzea eta gaitasun psikofisikoaren azterketa.

6.6.1. Aurreko probaren behin betiko kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek euskara maila frogatzen ahalko dute, euskarazko B2 jakite-mailaren betekizuna duten lanpostu elebidunetan sartzeko, deialdi honen 2.1.3 atalean ezarritakoarekin bat.

Horretarako, epaimahaiak 10 egun balioduneko epea irekiko du euskarazko lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten izangaiek eskatu den maila egiaztatzeko titulu edo ziurtagiri bat aurkez dezaten, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat, edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa edo akreditazioa.

6.6.2. Oposizioaren lehenbiziko fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsak kontuan hartuta.

Kontuan harturik gerta daitekeela izangai batzuek azterketa hori ez gainditzea, eskaintzen diren lanpostu baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozko eskubideak izanen dituzte bakarrik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, kontuan hartuz deialdiaren III. eranskineko bazterketa medikoen taula; izangaiak "Gai" edo "Ez gai" deklaratuko dira azterketa horretan.

Gaitasun psikofisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

7.–Oposizioko lehenbiziko fasearen emaitzak.

7.1. Oposizioko lehenbiziko faseko probak bukaturik, epaimahaiak lehenbiziko fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioa batuz, eta adierazita zeintzuk egiaztatu duten badutela eskatzen den euskara maila.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da kalifikazio epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean.

8.2. Barne Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deia eginen du, honako hauek adierazita: aukeratu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, aukeratzeko epea, puntuazioaren eta txanden araberako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz), eta zeintzuk egiaztatu duten badutela eskatzen den euskara maila.

Informazio hori deialdiaren fitxan jarriko da jendaurrean, deialdi honen 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer suhiltzaile lanpostu huts nahiago duten.

9.–Oposizioko bigarren fasea. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

9.1. Behin lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak argitaratuko du oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

9.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte hamar egun balioduneko epean, zehaztuko den bidea erabiliz, prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko direnak:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

f) Hala izanez gero, deialdiaren 12.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute frogatzeko oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte jatorrizko administrazioan jardunean egon direla edo, bestela, borondatezko eszedentzian, deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean –langile finko gisa edo aldi baterako– zerbitzu ematen.

C) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 11.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

9.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Aurreko dokumentazio guztia aurkeztuta eta baldintza guztiak betetzen direla frogatuta, prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Zerrendan sartzen diren izangaien kopurua ezin da izan deitutako lanpostuen kopurua baino handiagoa.

9.7. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz arautuko da (Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesteko foru dekretua).

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, salbu aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko ditu izangaiak, eta beharrezkoak diren praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta, hala badagokio, araubide horretan alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionario izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54. artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntza Departamentuak berariazko deialdia eginen du Osasun Larrialdietako teknikariaren Lanbide Heziketako titulua lortzeko probetarako, eta suhiltzaileen oinarrizko prestakuntza Ikastarorako onartutako izangaiek proba horiek gainditu beharko dituzte.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

10.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

11.–Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaile lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

11.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izangaiek izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.4. Euskaraz jakin beharra duten lanpostu elebidunetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu elebidun hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoaren deialdiak" atalean, deialdi honi dagokion fitxan.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Nafarroako legeria eta erakundeak.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua. Europako Batzordea. Justizia Auzitegia. Europar Batasuneko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

8. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

13. gaia.–254/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: II. kapitulua: 5. atala: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

14. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan: babes zibileko jarduketak. Herritarren lankidetza. Ikuskapenak. III. titulua: Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua: Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

2.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

15. gaia.–Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Mendialdea eta Ebroko sakonunea. Nafarroako mendiak.

16. gaia.–Klima: Nafarroako klimak.

17. gaia.–Ur kontinentalak: ur-oparotasunetik ur-eskasiara.

18. gaia.–Landaredia, lurzoruak eta fauna: eremu biogeografikoak.

19. gaia.–Geografia aplikatua: Nafarroako suhiltzaile-etxeak. Arrisku mapak: trafikoaren arriskua eta elurteen arriskua. Nafarroako suhiltzaile boluntarioen etxeak.

20. gaia.–Nafarroako sare hidrografikoa: ibaiak, urtegiak, ubideak eta urmaelak.

21. gaia.–Industrialdeak.

22. gaia.–Haize-parkeak.

23. gaia.–Eguzki-parkeak.

24. gaia.–Helikopteroentzako plataformen eta heliportuen sarea.

25. gaia.–Trenbide sarea: trenbide sareko burdinbidearen ardatza eta trenbide sareko geltokiak.

26. gaia.–Donejakue bidea: benetako trazadura.

27. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Nafarroako Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

3.–Ezagutza espezifikoak.

28. gaia.–Suaren teoria: ezaugarriak, teknikak.

29. gaia.–Hidraulika: ezaugarriak, teknikak.

30. gaia.–Barnealdeetako suteak. Suteetako aireztapena: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

31. gaia.–Tuneletako suteak: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

32. gaia.–Industrietako suteak: ezaugarriak, teknikak.

33. gaia.–Landaredia suteak: ezaugarriak, hiri eta baso inguruen arteko suteetan esku hartzeko teknikak.

34. gaia.–Altuerako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

35. gaia.–Ibai, ibaialdi eta uholdeetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

36. gaia.–Trafiko istripuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

37. gaia.–Tren istripuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

38. gaia.–Eremu handietako erreskatea eta bilaketa: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

39. gaia.–Erleen eta beste espezie batzuen erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

40. gaia.–Eraikinak: ezaugarriak: eraikinen patologiak. Eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak.

41. gaia.–Kolapsatutako egiturak: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

42. gaia.–Irekiera behartuak: ezaugarriak.

43. gaia.–Igogailuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

44. gaia.–Zuhaitzak botatzea eta kimatzea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

45. gaia.–Arrisku elektrikoa: ezaugarriak.

46. gaia.–Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa (NEBK): ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

47. gaia.–Bizi-euskarria: pazientearen lehen mailako eta bigarren mailako balorazioa. Oinarrizko bizi-euskarria helduekin eta haurrekin.

48. gaia.–Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: paziente politraumatizatuaren hasierako arreta. Traumatismoak, ehun bigunen lesioak eta zauriak. Mobilizazioa eta immobilizazioa. Larrialdi handiak eta hondamendiak. Triajea.

49. gaia.–Prebentzioa eta laguntza psikologikoa: biktimei eta esku-hartzaileei laguntza psikologikoa ematea.

50. gaia.–Erremintak eta ekipamendu operatiboak: Arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua. Sua itzaltzeko ekipamendua eta tresnak. Ebakitzeko erremintak. Ezbeharretan harrapatuak askatzeko erremintak. Arrastaka eramateko eta goratzeko erremintak. Norbera babesteko ekipamendua tentsio elektrikoarekin lan egiteko. Neurtzeko tresnak.

51. gaia.–Suhiltzaileen ibilgailuak: ibilgailuen nomenklatura. Zirkulazio arloko araudia lehentasunezko ibilgailuei buruz (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra). Ponpa zentrifugoak. Mekanika.

Erreferentzia bibliografikoak:

1. Suhiltzaileentzako prestakuntza libreko eskuliburuak. Guadalajarako CEIS partzuergoaren web-orrian daude argitaraturik (http://www.ceisguadalajara.es/category/documentacion/). Agiri guztiak Creative Commons lizentzia batekin babestuak daude, BY NC SA motakoa. Hortaz, zilegi da eskuliburu horiek kopiatzea, banatzea, komunikatzea eta eraldatzea, betiere egilea aipatzen bada (Guadalajarako CEIS eta laguntzaileak), helburu komertzialetarako erabiltzen ez badira eta testuak edo horren eraldaketak konpartitzen badira lizentzia hori bezal-bezalako baten bidez.

2. "Navarra-Geografía". Egilea: Javier María Pegenaute. ISBN-13: 978-8423522941.

3. Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000. 2017ko edizioa. Nafarroako Gobernuaren web-orrian eskuragai dago, PDF formatuan (https://www.navarra.es/appsext/tiendacartografia/seleccion.aspx?idp=5).

4. Nafarroako geoataria. Idena-Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura. (https://idena.navarra.es/navegar/). Geruzak:

–Industrialdeak.

–Zerbitzuan dauden haize-parkeak.

–Zerbitzuan dauden eguzki-instalazio fotovoltaikoak.

–Helikopteroentzako plataformen eta heliportuen sarea.

–Trenbide sarea: trenbide sareko burdinbidearen ardatza eta trenbide sareko geltokiak.

–Donejakue bidea. Benetako trazadura.

5. Nafarroako izendegia. NEI-Nafarroako Estatistikaren Institutuak argitaratua. NEIren web-orrian dago eskuragai (https://nastat.navarra.es/eu/recursos/nomenclator).

II. ERANSKINA.–PROBA FISIKOAK

1.–Ur inguruneko trebetasun proba (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratuko da.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igerileku batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteera-plataforma erabili gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Debekatuta dago proba igerilekuaren barrutik hastea.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretara botako da eta 100 metro igerian eginen ditu (25 metro joateko eta 25 metro itzultzeko, bi aldiz). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako taburete edo irteera-plataformatara igo.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi ateraldi egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

1’20" baino gehiago

1’31" baino gehiago

Baztertua

1'20" eta 1'19" artean

1'31" eta 1'30" artean

5

1'18" eta 1'17" artean

1'29" eta 1'28" artean

5,5

1'16" eta 1'15" artean

1'27" eta 1'26" artean

6

1'14" eta 1'13" artean

1'25" eta 1'24" artean

6,5

1'12" eta 1'11" artean

1'23" eta 1'22" artean

7

1'10" eta 1'09" artean

1'21" eta 1'20" artean

7,5

1'08" eta 1'07" artean

1'19" eta 1'18" artean

8

1'06" eta 1'05" artean

1'17" eta 1'16" artean

8,5

1'04" eta 1'03" artean

1'15" eta 1'14" artean

9

1'02" eta 1'01" artean

1'13" eta 1'12" artean

9,5

1’00" edo gutxiago

1’11" edo gutxiago

10

2.–Zalutasun proba (Barrowen testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ibilbideak bukatzen direla izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza hamarren baxuenarekin biribilduko da. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

22"5 baino gehiago

26" baino gehiago

Baztertua

22"5 eta 22"4 artean

25"9 eta 25"7 artean

2,50

22"3 eta 22"2 artean

25"6 eta 25"4 artean

2,75

22"1 eta 22"0 artean

25"3 eta 25"1 artean

3

21"9 eta 21"8 artean

25"0 eta 24"8 artean

3,25

21"7 eta 21"6 artean

24"7 eta 24"5 artean

3,50

21"5 eta 21"4 artean

24"4 eta 24"2 artean

3,75

21"3 eta 21"2 artean

24"1 eta 23"9 artean

4

21"1 eta 21"0 artean

23"8 eta 23"6 artean

4,25

20"9 eta 20"8 artean

23"5 eta 23"3 artean

4,50

20"7 eta 20"6 artean

23"2 eta 23"0 artean

4,75

20"5 edo gutxiago

22"9 edo gutxiago

5

3.–Pisua goratzeko proba: 38 kilo gizonezkoek eta 30 kilo emakumezkoek (banku press-a).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak zoruan bermaturik, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoentzat, eta 30 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere, bizkarrak bankua zuzenean uki dezan. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Proba hastean, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen jarraitu beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

30 baino gutxiago

15 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 33 artean

15 eta 17 artean

6

34 eta 37 artean

18 eta 20 artean

6,50

38 eta 41 artean

21 eta 23 artean

7

42 eta 45 artean

24 eta 26 artean

7,50

46 eta 49 artean

27 eta 28 artean

8

50 eta 52 artean

29 eta 30 artean

8,50

53 eta 55 artean

31 eta 32 artean

9

56 eta 58 artean

33 eta 34 artean

9,50

59 eta 60 artean

35 eta 36 artean

10

61 eta 62 artean

37 eta 38 artean

10,50

63 eta 64 artean

39 eta 40 artean

11

65

41 eta 42 artean

11,50

66 edo gehiago

43 edo gehiago

12

4.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa).

Azalpena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo paraleloan daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo paraleloan. Kontrolatzaileak "ya" esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu 1 eta 30 segundoko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

45 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

2,50

58 eta 60 artean

48 eta 49 artean

2,75

61 eta 63 artean

50 eta 51 artean

3

64 eta 66 artean

52 eta 53 artean

3,25

67 eta 69 artean

54 eta 55 artean

3,50

70

56 eta 57 artean

3,75

71

58 eta 59 artean

4

72

60 eta 61 artean

4,25

73

62 eta 63 artean

4,50

74

64 eta 65 artean

4,75

75 edo gehiago

66 edo gehiago

5

5.–Indar erlatiboaren proba.

Norberaren pisuaren gaineko kontrol maila neurtzean datza.

Azalpena: zintzilikatutako soka liso batetik gora igo beharko da besoak erabiliz, 5 m altu ailegatzeraino. Sokaren lodiera 2,5 cm-koa izanen da, gutxi gorabehera.

Egiteko modua: kontrolatzaileak "ya" esatean, sokan gora egin eta 5 metrora dagoen seinalean edo gorago bi eskuez heldu beharko dio sokari. Behin altuera horretan, ezkila eskuz jo behar du. Ezkilak jotzen badu haritik tira egiteagatik edo gora egiteko soka nahasteagatik, ez da baliozkotzat hartuko.

Ariketa hasiko da izangaia zutik dagoela, bi oin zolak zorua ukitzen, eta lehenbiziko bultzadan ez dira hankak erabiliko. Jaitsiera ez da inola ere baloratuko.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu 1 eta 30 segundoko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Igotzeko hasierako mugimenduan oinekin nahiz hankekin abiada hartzen badu.

–Proba egin bitartean, sokari hankekin heltzen edo eusten badio.

–Ez badio bi eskuekin heltzen 5 metrora dagoen seinaleari edo seinalea baino gorago.

–Proba hasi ondoren, onartutako denbora tartearen barruan ezkila jotzen ez badu. Horrelakoetan, ariketa bukatzen utziko zaio, gehieneko denbora neurtu gabe, baina, gero, ariketa baliogabetzat joko da, denbora gehiegi erabiltzeagatik.

–Sokatik erortzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko, eta hamarren baxuenarekin biribilduko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

11" edo gehiago

15" edo gehiago

Baztertua

10"5 eta 10"9 artean

14"5 eta 14"9 artean

3

10"0 eta 10"4 artean

14"0 eta 14"4 artean

3,25

9"5 eta 9"9 artean

13"6 eta 13"9 artean

3,5

9"0 eta 9"4 artean

13"2 eta 13"5 artean

3,75

8"5 eta 8"9 artean

12"8 eta 13"1 artean

4

8"0 eta 8"4 artean

12"4 eta 12"7 artean

4,25

7"5 eta 7"9 artean

12"0 eta 12"3 artean

4,5

7"0 eta 7"4 artean

11"6 eta 11"9 artean

4,75

6"5 eta 6"9 artean

11"2 eta 11"5 artean

5

6"0 eta 6"4 artean

10"8 eta 11"1 artean

5,25

5"5 eta 5"9 artean

10"4 eta 10"7 artean

5,5

5"0 eta 5"4 artean

10"0 eta 10"3 artean

5,75

4"9 edo gutxiago

9"9 edo gutxiago

6

6.–Erresistentzia proba (Cooperren testa).

Abiatzeko jarrera: zutik, irteera marraren gibelean, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea). Egiteko modua: zutik daudela hasiz, lasterka, oinez nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea. Saio bakarra eginen da.

Puntuazioa: guztira egindako metroak zenbatuko dira, gainditu den azken marka kontuan hartuta. Ez da zenbatuko azken zatia, osorik egin ez bada.

METROAK (GIZONAK)

METROAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

2700 baino gutxiago

2400 baino gutxiago

Baztertua

2700

2400

6

2800

2500

6,5

2900

2600

7

3000

2700

7,5

3100

2800

8

3200

2900

8,5

3300

3000

9

3400

3050

9,5

3500

3100

10

3550

3150

10,50

3600

3200

11

3650

3250

11,5

3700

3300

12

III. ERANSKINA.–BAZTERKETA MEDIKOEN TAULA

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 begi okerrenean, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzumen sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-eko frekuentzietatik edozeinetan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean apaltzen duena entzumen zorroztasuna edo gaitasuna edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroan kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–Zifosiak, 45º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/neke kronikoaren sindromea.

–Galera edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, desoreka kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.

–Arritmiak eta blokeoak: aurrekitzikapen egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, aurikula-bentrikuluaren lehen mailako blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibrilatzailea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak eta/edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Karotidaren estenosia, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud-en fenomenoa, lehen edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak: BGBK (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma edo bronkioetako hiperrerreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia – O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikatua.

–Pneumotorax espontaneoa edo errepikatua.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenbolismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta deliriozko ideien nahasmenduak.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

11.–Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizunek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

13.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaileen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosia, kolagenosia, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren-en sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

17.–Orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia edo deformazio, suhiltzaile lanei dagokien norbera babesteko ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Iragarkiaren kodea: F2403511