60. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 20a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

2024 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da 2024 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2024ko martxoaren 15etik maiatzaren 6ra bitartekoa izango dela.

Helbideratutako ordainagiriak 2024ko apirilaren 15ean kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, Udal honen banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.

Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen-prozeduraren bidez eskatuko dira eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin gehituko dira.

Olaztin, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2404524