6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2024ko lan egutegia

Antsoaingo Udaleko alkateak 963-2023 Ebazpena eman du abenduaren 20an, 2024rako lan-egutegia onesteko udal langileentzat. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 250/2023 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko asteguneko jaiak).

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Antsoaingo Udalaren bulegoetan 2024. urtean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Irailaren 13a: herriko jaia.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan lan egiten duten langileendako:

–Uztailaren 8a, 9a eta 10a.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan.

Antsoaingo Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 20 minutukoa.

Alkatetzak, ebazpen bidez, ordutegi malgua ezarriko du, eta ebazpen horretan zehaztuko da berariazko araudia eta aplikatzeko eremu funtzionala.

Bosgarrena.–Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:00ak arte izanen da.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Antsoainen, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2318236