Iragarkia
6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Honako deialdi hau aldatzea, eta aurkezteko beste epe bat ezartzea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin garbiketako langilearen lanpostu bat
Orkoiengo Udaleko alkateak, urriaren 25eko 2023-0752 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, garbiketako langilearen lanpostu bat bete zedin oposizio-lehiaketa bidez.
Deialdi hori argitaratu zen 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an.
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 21eko 2023-0821 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak aldatu dira; hortaz, bidezkoa da berriz ere argitaratzea, eta beste epe bat irekitzen da eskabideak aurkezteko.
Hona hemen deialdiaren:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea garbiketako langilearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoaren bidez. Lanpostuak 27 zenbakia du Udalaren plantilla organikoan, eta lanaldi osokoa da.
1.2. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin osatu nahi da aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat, jarraikiz deialdi honen 12. eta 13. arauei.
1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.4. Lanpostuak E mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, jarraikiz uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenari, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.
1.5. Hautatzen diren pertsonek bete beharreko eginkizunen artean hauek daude, besteak beste: eraikin eta lokaletako zoruak eta altzariak garbitzea, horretarako erabiliz haien higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko teknika, lanabes eta produktu egokiak, jarraikiz laneko segurtasun eta osasunaren arloan aplikatzekoak diren arauei, eta, orokorrean, gaur egun nahiz etorkizunean E mailari egokitzen zaizkion lanak (etorkizunean egokitzen zaizkionak, ofizio eta lanbideen eta maneiatzen diren erreminta eta lanabesen bilakaeraren ondorioz eta antolakuntza sistemetan eta egiten diren zerbitzuen osagaietan izaten diren aldaketen ondorioz).
1.6. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez; aipatutako estatutua garatzeko eta betearazteko emandako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua; eta aplikatu beharreko gainerako arauak.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskola-ziurtagiria edukitzea, edo horren baliokidea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo baztertua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publiko baten zerbitzutik kendua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 9. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Orkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, aurrez aurre edo elektronikoki, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
3.2. Eskabideari gehituko zaio Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri ofizial baliokidea, eta, horretaz gain, gehituko dira izangaiak lehiaketaldian baloratzea nahi dituen merezimenduen frogagiri jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak.
3.3. Desgaitasuna duten pertsonek horren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, etorkizunean egin daitezkeen deiei begira.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.5. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Burua: Alejandro López Orejuela, Orkoiengo Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Diego Viñas Ayuso. Lehen alkateordea.
1. mahaikidea: Roberto Pascal Garcés. Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna. Ordezkoa: Jesús Enrique Irurzun Juanco. Zerbitzu anitzetako enplegatua.
2. mahaikidea: María Olaetxea Otermin, administrari-ofiziala Orkoiengo Udaleko Langileen Arloan.
Ordezkoa: Ainara Sánchez Pérez. Udaleko kirol eta kultura teknikaria.
3. mahaikidea: Jon Uribeetxeberría Iriarte. Udaleko lan-kontratudunen ordezkaria.
Ordezkoa: José Ignacio Ropero Sánchez. Udaleko funtzionarioen ordezkaria.
Mahaikide-idazkaria: M.ª Ángeles Díaz Ramos. Orkoiengo Udaleko Idazkaria.
Ordezkoa: María Teresa Pinillos Salvador. Orkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.
5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta aritu ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia. Oinarri hauetan adierazi bezala eginen dira.
6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak, egin baino 48 ordu lehenago.
7.–Lehiaketaldia.
7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria. Lehiaketaldiaren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, eta gehienez ere 30 puntu emanen dira, baremo honekin bat:
a) Laneko eskarmentuagatik, gehienez 20 puntu.
b) Prestakuntza osagarriagatik, baldin haren edukiak zuzenean zerikusia badu lanpostuarekin, gehienez 10 puntu.
7.2. Epaimahaiak III. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek denak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
7.3. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.
8.–Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira.
8.2. Lehenbiziko probak ariketa bakarra izanen du. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak izanen dira zenbakietarako eta ortografiarako gaitasunari buruzkoak, bai eta II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak ere. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Ariketa honetan, gehienez ere, 70 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 35 puntura iristen ez diren izangaiak.
8.3. Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
8.4. Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak nortasun-agiri nazionala (NANa) aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.
8.5. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena, eta agirien aurkezpena.
9.1. Ariketaren kalifikatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Orkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, ariketa gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, batuta izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak, eta deialdia egin duen organoari proposatuko dio kontrata dadila puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
9.2. Emaitzak argitara eman eta 15 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Zinpeko deklarazioa edo adierazpen solemne bat, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
c) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.
d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko Funtzio Publikoan.
e) Hala behar badu, Orkoiengo Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.
9.3. Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Orkoiengo Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatuan aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.
10.–Kontratazioa.
10.1. Hautapen prozedura bukatu eta izangaiek aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoan, alkateak kontratatu eginen du.
10.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Hautatzen den pertsonak kontratua sinatu beharko du hilabeteko epean, oposizio-lehiaketaren emaitza jakinarazten denetik. Epe horretan kontratua sinatzen ez badute (salbu ezinbesteko kasuetan), galduko dituzte kontratatuak izateko eskubide guztiak. Horrelakorik gertatuz gero, 9. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.
11.1. Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak zerrenda bat eratuko du, hautaprobak gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaiekin, aldi baterako kontratazioak egiteko, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari.
12.–Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Orkoiengo Udalaren ardura da tratatzea izangaiek emandako datu pertsonalak, deialdi honetan parte hartzeko.
–Datuen tratamenduaren xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea garbiketako langilearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoaren bidez, lanaldi osoan.
–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:
- DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).
- DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).
–Legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (delegadoprotecciondatos@orkoien.com).
–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
I. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
Administrazioko gaiak.
1. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. eta III. tituluak.
2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
3. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua, II. titulua. I.tik IX.era bitarteko kapituluak.
Lanbideko gaiak.
1. Garbiketa prozesu batean sartzen diren elementuak.
a) Garbiketa, zikinkeria, desinfekzioa eta higienea.
b) Paramentuak, zoruak eta sabaiak estaltzen dituzten materialak: motak, eta eskatzen duten tratamendua.
c) Altzariak: motak, eta behar duten tratamendua.
d) Kristalezko gainazalak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria motak.
e) Komunen garbiketa: komunen, osagarrien eta ispiluen higienizazioa eta desinfekzioa.
f) Garbitzeko lanabesak eta/edo erremintak: motak eta erabiltzeko moduak.
g) Erraz erabiltzeko aparatu elektromekanikoak: xurgagailuak edo gisakoak.
h) Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.
i) Produktu kimikoak garbiketan.
2. Zoruak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedura eta teknikak: erratza pasatzea, erratz hezea pasatzea, aspiratzea, fregatzea, hautsa kentzea.
3. Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzeko teknikak: barnetik eta kanpotik garbitzea.
4. Garbiketa lanaren antolaketa: eginkizunak, denbora eta espazioa.
5. Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horien prebentzioa; norbera babesteko ekipoak.
6. Hondakin eta zaborren gaikako bilketa: sailkapena eta tratamendua.
III. ERANSKINA.–BAREMOA
Merezimenduak baloratzeko baremoa.
a) Laneko eskarmentuagatik, gehienez ere 20 puntu.
Enpresa edo administrazio publikoren batean deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunetan garbitzaile gisa egindako zerbitzuak: urtebete oso bakoitzeko, puntu bat, eta gehienez 20 puntu. Zerbitzu egin bada lanaldi osoa baino lanaldi laburragoetan eta urtebete baino gutxiago iraun badu, hainbanaketa eginen da dagokion heinean.
Lanbide-esperientzia frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztuko da:
–Enpresa edo administrazio kontratugilearen ziurtagiria.
–Lan-kontratuak, lan-bizitza gehituta.
Enpresa edo administrazio kontratugilearen ziurtagirietan honako hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, zehaztuko da portzentajea edo ordu kopurua) eta lan egindako denboraren hasiera eta bukaera data zehatzak.
Laneko eskarmentua baloratzeko oharrak:
1. Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.
2. Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari mesedegarrien zaion hura baloratuko da soilik.
3. Proportzioan zenbatuko dira lanaldi partzialeko kontratuak eta urtebete baino gutxiago irauten dutenak.
b) Bete beharreko lanpostuarekin zuzenean lotutako edukia duen prestakuntza osagarriagatik, gehienez ere 10 puntu, ondoko baremoari jarraikiz:
20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,5 puntu.
20 ordu eta hortik goiti, 40 ordura iritsi gabe: puntu bat.
40 ordu eta hortik goiti, 100 ordura iritsi gabe: 1,5 puntu.
100 ordu eta hortik goiti: 2 puntu.
Orkoienen, 2023ko azaroaren 22an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2316538
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
