6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Baterien bidez biltegiratzeko "Acadiems" instalazioa, Lekunberriko udal-mugartean (420-CE espedientea).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da IGNIS SMART SOLUTIONS SLUk egindako eskaera, honako biltegiratze instalazio hau eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa:

–Eskatzailea: IGNIS SMART SOLUTIONS SLU.

–Instalazioen deskribapena: 1,15 MVA-ko potentzia instalatua duen biltegiratzeko instalazioaren "Acadiems" proiektua.

–Xedea: elektrizitatea biltegiratzeko instalazioaren proiektua jendaurrean jartzea, eraikitzeko administrazio baimena eskuratzeko.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/biltegiratzea-acadiems-espediente-420-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, kasuan kasuko espedientearen zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 7an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2317324