6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2024ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko abenduaren 19an egin ohiko bilkuran, aho batez onetsi zituen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 250/2023 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala, honako jaiegun hauek ezarri dira 2024rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Uztailaren 26a: Garesko tokiko jaieguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gaiaz bozketa eginda, Batzorde Iraunkorrak, aho batez,

ERABAKI DU:

Lehena.–Onestea 2024ko lan egutegia Izarbeibarko Mankomunitateko langileendako, gorago adierazitakoarekin bat etorriz. Bertan ezartzen dira 2024ko jaiegunak, bai eta tokiko jaieguna ere.

Bigarrena.–Onestea Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2024. urteko lanaldiaren banaketa. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:30etik 14:00etara bitarte; langileek malgutasuna izanen dute gainerakoa egiteko, 07:00etatik 08:30era bitarte eta 14:00etatik 15:45era bitarte.

2.2. Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, lanaldi partziala edo lanaldiaren murriztapena dutelako eta/edo zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi bereziren bat duten langileei, ez ordu konpentsazioren bat dutenei.

2.3. Langile bakoitzak 24,75 orduko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Jendea Mankomunitatearen bulegoetan hartzeko ordutegia 09:30etik 13:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta aditzera ematea Mankomunitate honetako langileen plantillari.

Garesen, 2023ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2317958