2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2024ko karga-tasak. Hasierako onespena
Zabaltzako Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2024rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.
Arraitzan (Zabaltza), 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2318274