6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena "NA-5281 errepidea (A-68 autobiatik Bocalera) hobetu eta sendotzea, bidegorri bat egiteko, Fontellasko udal mugartean (Nafarroa)" izeneko proiektua.

Proiektuko jarduketa Fontellasko udalerrian dago, Nafarroako Foru Komunitatean, eta haren xedea da egungo NA-5281 errepidea egokitzea, zabalera handiagoko plataforma berri bat jarrita, bidegorria gehitzeko.

Oro har, NA-5281 errepideko zoladura "agortuta" dago: azaleraren zati askotan "krokodilo azala" dagoela ikusten da, egiturazko nekaduraren ondorioz.

Proiektua idazteko, errepidea zenbait tartetan zatitu da, errepidearen hasiera eta bidegorria egiteko puntua kontuan hartuta, hau da, Fontellasko sarbiderako gurutzagunea:

1. tartea: 0+000etik 0+650era bitarteko kilometro puntua.

Tarte hau errepidearen eta A-68 autobiaren arteko lotunean hasten da eta Fontellasko sarbiderako definitzen den gurutzagune berriaren hasieran bukatzen da eta, beraz, 650 metroko luzera du. Zabalera homogeneo samarra da: 7,50 metroko plataforma, bi errei, bakoitza 3,25 metroko zabalerakoa, eta 0,50 metroko bide-bazterrak. Orokorrean, egungo zoladura sendotzeko lanak eginen dira, galtzada bazterrak garbitzeko eta sastrakak kentzekoak, zartatu lokalizatu batzuk saneatzekoak eta seinale horizontal eta bertikal berriak eta balizajea paratzekoak.

2. tartea:

–1. azpitartea: 0+650etik 0+700era bitarteko kilometro puntua (Fontellasko sarbiderako biribilgunea).

Tarteko puntu horretan, biribilgunea diseinatu da Fontellasko sarbidearekiko gurutzagunean (Bocaleko bidea), batez ere trafikoaren bide segurtasuna hobetzeko eta etorkizuneko bidegorria errepideari gehitzeko; izan ere, gaur egun, errepidera sartzeko gunean dagoen malda handia eta ikusgarritasun eskasa direla eta, baldintzak ez dira egokiak.

Aukerarik onena biribilgune bat egiteari iritzi zaio: 9 metroko barneko diametroa izanen du eta galtzada-harriekin eginiko zoladura; galtzadaren barruko eremu zapalgarriak 1,50 metroko zabalera izanen du eta 10,0 metroko zabalerako plataforma bat, 1,0 metroko barneko bide-bazterra, 6,00 metroko galtzada, 1,0 metroko kanpoko bide-bazterra eta 0,50 metroko berma dituena.

–2. azpitartea: 0+700etik 2+050era bitarteko kilometro puntua.

0+700 kilometro puntuan hasten da, Fontellasko sarbidearekiko gurutzagunean, eta 2+050 kilometro puntuan bukatzen da, Ubide Inperiala gurutzatu eta Bocalera sarbidea ematen duen zubian.

Tarte honetantxe gehituko denez Fontellas-Bocal etorkizuneko bidegorria, plataforma zabaldu eginen da, gutxienez ere 9,0 metroko zabalera izan dezan, eta, horren barnean, ibilgailuentzako 3,10 metroko bi errei, 0,30 metroko bide-bazterra eskuinaldean, 0,50 metroko berma berria, 2,50 metroko zabalerako bidegorria, eta ezkerraldeko zabalguneetan, 0,50 metroko berma berri bat. Diseinatu diren errei berrien 3,10 metroko zabalera aski da, bidegorria sortu ondoren bertatik zirkulatzeko gehieneko abiadura 30 km ordukoa izanen baita.

1. tarteko bide-zorua nahasketa bituminosozko 10 cm-ko geruza batez eginen da, berotan, eta saneatze lokalizatuetan, berriz, zagor-legar artifizialeko 25 cm-ko geruza bat jarriko da. 2. tartean, galtzaden zabalguneetan eta saneatze lokalizatuetan, bide-zoru berdina jarriko da eta zoru hautatuzko geruza bat gehituko zaio, E1 motako zelaigunea ziurtatzeko.

Proiektuan sartuta daude beharrezko drainatzea, egituraren zabalgunea Lodosako ubidearen hustubidean, biribilgune berriko argiteria eta seinaleak eta balizajea.

Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak bigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan ematen dizkidan eskumenekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea "NA-5281 errepidea (A-68 autobiatik Bocalera) hobetu eta sendotzea, bidegorri bat egiteko, Fontellasko udal mugartean (Nafarroa)" izeneko proiektua.

2. Hasiera ematea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Fontellasko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Fontellasko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 13an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–NA-5281 ERREPIDEA (A-68 AUTOBIATIK BOCALERA) HOBETU ETA SENDOTZEA, BIDEGORRI BAT EGITEKO, FONTELLASKO UDAL MUGARTEAN (NAFARROA)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

FONTELLASKO UDAL MUGARTEA

FO-01

Clemos Hernández, Natividad

10

2

288A

Urezta. alorra

Francés Cornago, Máximo Urbano

FO-02

Frutas y Hortalizas de Fontellas SL

171

2

287A/B

Urezta. alorra/Bidea

FO-03

Frutas y Hortalizas de Fontellas SL

243

2

286A/C

Urezta. alorra/Bidea

FO-04

Lacarra Remiro, Fernando

14

2

376A

Urezta. alorra

FO-05

Trenbide Azpiegituren Administratzailea

23

2

390A

Elkorra

FO-06

Trenbide Azpiegituren Administratzailea

27

2

391A

Elkorra

FO-07

Fontellasko Udalaren herri-lurra

19

2

393A

Larreak

FO-08

Fontellasko Udalaren herri-lurra

16

1

371A

Zuhaixkak

FO-09

Fontellasko Udalaren herri-lurra

81

2

525A

Elkorra

FO-10

Barrera Agreda, Francisco

104

2

524A

Larreak

FO-11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

3.178

2

523A

Larreak

FO-12

Barrera Agreda, Francisco

55

2

394B

Larreak

FO-13

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

342

2

392A

Larreak

FO-14

Fontellasko Udalaren herri-lurra

105

2

413A/B

Zuhaitzak/Bidea

FO-15

Fontellasko Udalaren herri-lurra

146

2

414B

Larreak

FO-16

Construcciones Antonio y Pedro Gil SL

25

2

398

Zoladura

FO-17

Fontellasko Udala

148

2

399A

Bidea

Iragarkiaren kodea: F2317508