6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2024rako zerga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ezartzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jar daitezen, ondotik zehazten diren zerga-tasak, aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko karga-tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,27ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izango da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa. Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,28.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Urraulbeitin, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2318240