2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
2024ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Ukarko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, jarraian azaltzen den erabakia hartu zuen aho batez.
ERABAKIA:
1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,1750eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko tasa.
4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
2. Honako tasa eta prezio publiko hauek ezartzea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:
Lehenengoz okupatzeko hirigintzako lizentziak ematea:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1. Eraikinak eta instalazioak erabiltzea eta erabilera aldatzea | 300 euro bizitegitarako unitate bakoitzeko |
Irekitzeko lizentziarik behar ez duten lokalak | 300 euro okupazio-azalera erabilgarriaren 200 metroko (gehienez 136 euro) |
Hilerriaren erabilera eta zerbitzuak ematea:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Lurrean ehorztea: Lurzatien kontzesioa Ehorzketa eta berrehorzketa Desobiratzeak eta lekualdaketak | 350,00 euro 250,00 euro 100,00 euro |
Kolunbarioa erabiltzea | 200,00 euro unitateko (20 urte) |
Kolunbarioa erabiltzeko kontzesioaren luzapena | 100,00 euro 10 urterako |
Kolunbarioa irekitzea eta ixtea | 50,00 euro |
Hirigintzako kontsultak izapidetzea:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Hirigintzako kontsulten gaineko txostena ematea | 75,00 euro txosten bakoitzeko |
Zahartze aktiboaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Zahartze aktiboaren zerbitzua | 10 euro hilean erabiltzaile bakoitzeko |
3. Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Ukarren, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2318220