2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
3/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, udalbatzako kideen gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 3/2023 aurrekontu-aldaketa egiteari buruzko espedientea.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako arau honekin bat: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 3/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Sartagudan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.
Iragarkiaren kodea: L2318377