2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariarekin izandako negoziazioa 2024ko lan-egutegiko proposamenaren gainean.
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea Sartagudako Udalaren zerbitzuko langileek 2024an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a. Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan lan egiten duten langileendako:
–Urtarrilaren 17a.
–Maiatzaren 15a.
–Uztailaren 26a.
–Abuztuaren 7a. Andre Maria Arrosariokoa, herriko zaindariaren jaia. Abuztuaren 6an bulegoak 12:00etan itxiko dira.
–Urriaren 7a.
–Abenduaren 2a.
–Abenduaren 26a.
Hirugarrena.–Aurrekoez gain, jaieguntzat jotzen baitira, eta langileei aitortutako 27 opor-egunen kontura, bulegoak itxita egonen dira jendearentzat abuztuaren 8an eta 9an, eta horiek kenduko dira bulegoko langileendako 27 egun horietatik.
–Zerbitzu Anitzetako Brigadako langileek abuztuaren 7an, 10ean eta 11n lan eginen dute, eta horiek konpentsatuko dira hil beraren 6an, 8an eta 9an egutegian ezarritako lanaldia osatzeko egiten ez diren orduekin.
–Udaletxea, kultura-etxea eta kontsultategia garbitzen duten langileek 3 orduko lanaldia eginen dute abuztuko festetako egun guztietan (6tik 11ra), gutxieneko garbiketa-zerbitzuak egiteko; asteburuan eta 7an eginiko lanorduak konpentsatuko dira 6an, 8an eta 9an egiten ez diren orduekin, egun horietan ez baita lanaldi osoa egiten.
–Azken bi apartatuei dagokienez, bai 7an (jaieguna), bai 10ean eta 11n (larunbata eta igandea) egiten diren lanorduak asteburuan egindako ordu gisa kontatuko dira, eta konpentsatuko dira edo diruz edo oporretako ordu gehigarriekin, ukitutako langile bakoitzak aukeratutakoaren arabera.
Laugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Bosgarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldi osoa, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.
Seigarrena.–Bulegoetan jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.
Zazpigarrena.–Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz, dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.
Zortzigarrena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.
Bederatzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla eta, eta behar bezala jardun ahal izateko, urteko oporraldiak hartuko dira halako moduz non bermatuko baita langile bat gutxienez bertan egotea zerbitzu bakoitzean.
Hamargarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Oro har, 10:00etatik 11:00etara bitartean hartzen ahalko da, eta langileek ez dute izanen zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.
Hamaikagarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Hamabigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Sartagudako Udalaren gardentasun-atarian eta iragarki-taulan.
Hamahirugarrena.–Haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Sartagudan, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.
Iragarkiaren kodea: L2317920