2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2024ko diru-bilketarako egutegia
Puiuko Udalak, 2023ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2024ko diru-bilketarako egutegia onestea; interesdunen eskura egonen da Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es), ondotik zehazten den bezala:
Lehena.–Ondoko zerga-egutegi hau onestea 2024. urterako:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
- Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.
- Lehenengo zatiari dagokiona. Borondatez ordaintzeko epea, maiatzean.
- Lehenengo zatiari dagokiona. Bankuan helbideraturik daudenak maiatzaren azken egunean kobratuko dira.
- Bigarren zatiari dagokiona. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bigarren zatiari dagokiona. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta errentamenduak.
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Puiun, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2317628