2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PIEDRAMILLERA
2024rako karga-tasak
Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
1.–%0,30eko karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2.–%0,80ko karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3.–1 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.
4.–%3ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/95 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak.
Erabaki hauek 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.
Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Piedramilleran, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2318249