2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Diru-bilketarako egutegia 2024an
Olorizko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, diru-bilketarako 2024ko egutegia onetsi zuen. Egutegia interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es). Hona hemen:
Lehena.–Honako zerga-egutegi hau onestea 2024. urterako:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
- Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioak, eta erroten gainekoa (halakorik bada).
- Lehen zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, maiatzean.
- Lehen zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak maiatzaren azken egunean kobratuko dira.
- Bigarren zatiaren ordainketa. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bigarren zatiaren ordainketa. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta errentamenduak.
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Oloritzen, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2317754