6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2024ko lan egutegia

Ikusirik ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Melidako Udalaren zerbitzuko langileek 2024an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Uztailaren 26a: Santa Ana (herriko jaieguna).

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren biharamuneko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:

–Uztailaren 25a, 12:00etatik aurrera, eta 26a.

–Abuztuaren 19a, 12:00etatik aurrera, eta 20a, 21a eta 22a.

–Irailaren 14a.

Hirugarrena.–Melidako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.540 izanen da, eta honela banatuko da:

–Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

–Aurreko apartatuan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi berezia dutenei, zerbitzuaren beharrak direla eta, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek berariazko lan egutegia izanen baitute.

Laugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Melidako Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Melidan, 2023ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2317299